Irisgarritasun kognitiboa ebaluatu ditugu Bizkaiko 15 hoteletan

2020/10/09

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Gure autogestio taldeko hiru pertsona Bizkaiko hotelen irisgarritasuna ebaluatzeko proiektu batean parte hartzen ari dira. Bizkaiko Foru Aldundiak, Deustuko Unibertsitateak eta in2destination turismo-aholkularitzak martxan jarritako proiektua da, eta Gorabide elkarlanean ari da.

Turismo arloko teknikariz eta adimen desgaitasuna duen pertsona batez osatutako talde batek jasoko ditu 15 hoteletako irisgarritasun kognitiboari buruzko datuak. Horretarako, ororen eremuak, gelak, sarbideak eta aparkalekuak aztertuko dira, baita informazioa ere.

 

IRAKURKETA ERRAZA
Aldundia
Bizkaiko hotelen
irisgarritasunari buruzko ikerketa bat
egiten ari da.
Gorabideko hiru erabiltzaile
irisgarritasun kognitiboa
ebaluatzen duen taldeko kide dira.
Deustuko Unibertsitateak
eta in2destination enpresak
ere parte hartzen dute.