1991tik, Gorabiden bizi izan ditugun aldaketa eta lorpenak islatu ditu gure aldizkariak. Jasotzen duten pertsona batzuek horren gainean dituzten iritziak batu ditugu.
Sergio Murillo, Gizarte Ekintzako foru diputatua | |
“300 kapituluko albuma, milaka istoriorekin; Gorabidek jositako hari komuna duten –Bizkaia– pertsona, familia eta profesionalen urrats txiki-handi horien isla. Alkarren barri izateak eta aurrepauso bakoitzaren barri emoteak hurbildu egiten gaitu; horrela, komunikazioa ere gizarte ekintza bihurtu dozue 30 urte honeetan. Zorionak eta eskerrik asko!”. | |
|
|
Maricarmen Tomillo, Gorabideko bazkidea | |
“Beti irakurtzen dut aldizkaria, elkartean gertatzen denaren berri izateko aukera ematen didalako. Lañoa da, erraz eta azkar irakurtzen da, eta oso ondo ulertzen da. Guztia da erabilgarria. Batez ere, BBK SAIOA GORABIDE Zerbitzuak ematen duen informazioa, gauza garrantzitsuetatik orientatzen zaituena. Gorabide ko ak ez diren jendearekin ere komentatzen ditutâ€. | |
|
|
Borja Doval, Sareen Sareako presidentea | |
“Zorionak! Aldizkari hau ezinbesteko tresna da erakundearen oinarri soziala, haien familiak eta hartzaileak, baina baita hirugarren sektore sozial osoa eta gizartea ere, Gorabidek inklusioaren alde egiten duen lan garran tzitsu eta ordezkaezinari buruz zuzenean informatuta izatekoâ€. | |
|
|
Valeria GarcÃa-Landarte, Fevas-eko zuzendaria | |
“Zorionak, Gorabide, argitalpen honengatik, zuen jarduera aberatsari ireki diozuen leihoagatik: ekimenak, proiektuak, berrikuntzak, lorpenak… A zer egunerokotasun bizia! Batez ere, eskerrik asko zuen balioak eta ahalduntzeko, herritartasunerako eta eskubideez baliatzeko aukerak gauzatzen dituzten ekintzak elkarbanatzeagatik. 300 zenbaki gehiagoren bila!â€. | |
|
|
Joseba Alberdi, Gorabideko erabiltzailea | |
“Aldizkaria noiz aterako zain egoten naiz beti, eta inoiz atzeratu denean noiz argitaratzen zen galdetzeko deitu dut. Ni behin baino gehiagotan atera naiz, eta gustatzen zait neure burua bertan ikustea. Atentzioa gehien ematen didana azken orrialdeko argazkia izaten da. Eta etxera paperean iristen bada ere, nahiago dut webgunean irakurri, gainera, lehenago ateratzen delakoâ€. | |
|
|
Nora Sarasola, BBK-ko Gizarte Ekintzako zuzendaria | |
“Zorionak duela hiru hamarkadatik hona beren egunerokotasuna duintzeko eta hobetzeko gertuko laguntza duten pertsonen bizitza errazagoa egiteagatik. Helburuak partekatzen jarraituko dugu, Nazio Batuek beren GIHekin konexio horiek eskatu baino askoz lehenago ehundutako aliantza estrategiko baten bidez. BBK SAIOA GORABIDE Zerbitzuarekin batera asmatu genuen lan hori, adimen desgaitasuna duten pertsonei eta familiei harrera egiteko, informazioa emateko, orientatzeko eta laguntzeko“. | |
|
|
José Luis Pastor, Futubideko presidentea | |
“Zorionak horren baliagarria den aldizkariaren 30. urteurrenagatik. Elkarte honetako bazkideok eta erakundeok informatuta egon gaitezen eta gure jarduera ezagutzera emateko balio digu. Gainera, laster betetzen dira 30 urte Gorabidek gaur egun Futubide dena sustatu zuenetik; horrek erakusten du nolako bizitasuna dugun erakunde biokâ€. |