Egin dugun azken Emerge Plus Txostenak gure erabiltzaileak nola dauden jakiteko aukera ematen digu, zein motatako laguntza behar duten detektatzeko
Emerge Plus Txostena gure erabiltzaileen ezaugarrien eta testuinguruaren gaineko analisia da, 2014tik urtero egiten duguna gure taldearengan eta haien familiengan sortzen ari diren beharrak identifikatzeko. Bildu tako azken datuen arabera, gure elkartean erroldatuta dauden 4.860 pertsonen erdia baino gehiago gizonezkoak dira. Gehien goak 46 eta 60 urte bitartean du. Diagnostiko nagusia adimen desgaitasun arina da, eta %65eko kalifikazioa edo handiagoa. Gehienak beren familia-ingurunean bizi dira, judizialki jarduteko gaitasuna aldatua dute, eta tutoretza egiten dutenak senideak dira.
Ikerketa honetan, azken hamarkadan Gorabiden erroldatutako adimen desgaitasuna duten pertsonen kopuruak goranzko joera duela antzematen da. Horrela, 2010ean 4.439 erabiltzaile izatetik 2020an 4.860 izatera pasatu da. Bizkaiko Foru Aldundiak erroldatutako adimen desgaitasuna duten 5.584 pertsonen %87 baino gehiago da hori.
Sexua eta adina
Gure elkartean erroldatuta dauden guztien artean, %57,05 gizonak dira eta %42,95 emakumeak. %40,72 46 eta 60 urte bitarteko adin tartean daude; %23,52 31 eta 45 urte bitartekoak dira; %18,98, 60 urtetik gorakoak; % 12,76 18 eta 30 urte bitartekoak dira; % 3,84 7 eta 17 urte bitartekoak dira; eta %0,18, sei edo gutxiagokoak.
Desgaitasun-maila
Adimen desgaitasun arina da diagnostikoen %44,61a. Ondoren moderatua dago, %33,49arekin, eta gainerakoa larria (%9,55), sakona (%2,58) eta mugako adimena (%1,70). Gainerakoen kasuan, gradua ezezaguna edo zehaztu gabea da. Esleitutako desgaitasun-ehunekoari dagokionez, pertsonen %28,51 65 eta 74 urte bitartekoa da; %26,92 75 urtetik gorakoa; %22,18 34 eta 64 urte bitartekoa da; %3,06, 33 baino gutxiagokoa; eta %19,33ren datuak ez dira ezagutzen.
Elkarbizitza egoera
Gorabiden erroldatuta ditugun adimen desgaitasuna duten pertsonen %67,45 gurasoekin edo senideekin bizi da, %20,37 egoitzetan bizi da, %4,34 modu autonomoan euren etxeetan eta %2,26 laguntza profesionala duten etxebizitzetan.
Egoera juridikoa
Gure erabiltzaileen %50,25ak legez aldatuta edo kudeaketa fasean du jarduteko gaitasuna. Horien %76,32 beraien familiako norbaitek tutorepean du, eta %16,63 Futubide, Bizkaiko Tutoretza Institutua edo antzeko beste erakunde batzuen tutoretzapean dago. Babes-formulari dagokionez, %51,88 tutoretza dira, %33,58 birgaitutako guraso-ahala, %7 kuratela, %0,04 defentsa judiziala, %1,35ek ez du esleituta babes-figurarik, eta %6,14k ez du prozesua hasi, ebazpena tramitazioan edo izapidetzen ari da.
Sortzen ari diren beharrak
Datu horietatik, ondorioztatzen daiteke gero eta behar handiagoa dagoela euskarriak pertsonalizatzeko eta indibidualizatzeko. Era berean, Emerge Plus 2020 Txostenak itxaron zerrenden gorakada antzeman du, adimen desgaitasuna duten 133 pertsona egoitza batean plazaren zain daudela, eta 42 eguneko zentroko baliabideren bat esleitzeko zain.