Gure BBK SAIOA GORABIDE zerbitzuko informazioa
BBK SAIOA GORABIDE zerbitzuan, arreta ematen dugun kasu bakoitzean orientazio zehatza emateko funtsezkoak diren datu batzuk erabiltzen ditugu, bai eta norbanakoen arretatik harago doan lan baterako ere, eta adimen desgaitasuna duten pertsona guztiak, ingurunea, baliabideak, zerbitzuak, legeria espezifikoa eta abar inplikatzen dituen elkarte-eremuarekin du zerikusia.
Horretarako, oso garrantzitsua da Gorabiden erregistratuta dauden pertsona guztien datuak eguneratuta izatea:
- Desgaitasun maila eta diagnostikoa.
- Mendekotasun maila.
- Legezko babesaren figuraren inguruko epaia.
Kasu askotan, zaharrak diren datuak erregistratuta ditugu erregistratuta eta, balorazio berriak egin ditugun arren, ez dugu dokumentazio eguneraturik jaso. Esaterako, zaharkitutako nomenklaturak dituzten diagnostikoak ditugu, hala nola “oligofreniaâ€, “buruko atzerapenaâ€, etab; bai eta adimen zailtasunak izan arren baliabideetara sartzeko baldintzetara egokitzen ez diren diagnostikoak ere; berrikusteko eguna iraungita eta eguneratu gabea duten mendekotasunen balorazioak; eta legezko babeserako figurarik ez duten pertsonak eta hori erregistratu gabe dutenak ere.
Horregatik, aurrekoaren inguruko dokumentazio berria duzuen pertsonei kopia bat bidaltzeko eska tzen dizuegu, posta elektronikoz administracionsaioa@gorabide.com helbidera edo posta arruntez, helbide honetara idatzita:
BBK SAIOA GORABIDE
Goietxa bidea, 18
48150 Sondika
Informazio gehiago:
BBK SAIOA GORABIDE zerbitzua
administracionsaioa@gorabide.com
Tel. 94 453 90 86