“Mundu guztiak bizitzan behin egitea gomendatzen dudan esperientzia da”

2023/09/06

Eneritzek eta Luciak gure Udako Programetako bat gozatu dute Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntzari esker

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

“Ederki pasatu dugu eta denetik egin dugu: hondartza, zinema, museoa, akuarioa, bisita turistikoa, itsasontzian ibiltzea…”, esan du Eneritz Escudero boluntarioak. Astebete pasatu du Gijón en, 17 erabiltzailez eta beste 5 boluntarioz osatutako talde batekin. “Inoiz ahaztuko ez dudan esperientzia da, eta mundu guztiak bizitzan behin egitea gomendatzen dudana”, nabarmendu du. “Egin dugun gauzatxo bakoitza irribarre batekin eskertu digute, munduko gauzarik onena oparitu izan bagenie bezala”, azpimarratu du.

Egonaldi berean izan da Lucía Villalante erabiltzailea. “Pertsona maitagarria –goraipatu du Eneritzek–; taldeko beste inorekin ez dut izan harekin izan dudan konexioa”, ekarri du gogora. “Gorabide ren beste esperientziaren batean harekin berriz elkartzea espero dut. Edo kalean”, irrikatu du.

Oporraldi oso entretenigarriak
Biak bat datoz horretan: “Eneritz oso jatorra da eta oso maitekorra izan da nirekin; Gorabiden berriz ere berarekin egon nahi dut”, esan du Lucíak. “Oso ongi pasatu dut, zoragarri. Taldea eta egin ditugun gauzak gustatu zaizkit. Akuarioa eta trenen museoa gustatu zaizkit gehien”, azaldu du.

“Gorabideren oporraldiak oso entretenigarriak dira, eta beti gogoz izaten naiz iritsi daitezen, asko gustatzen zaidalako jende berria ezagutzea”, ziurtatu du. Eta parte hartzera animatu du mundu guztia: “Ikaragarri ongi pasatuko dute”.