Gure Aisialdi eta Astialdiko sailak bere aste barruko eta asteburuetako jarduerak abiatu ditu, baita kirol-programak ere
Neguko jardueren ikastaro berria, 740 lagunentzat dena, aisialdi komunitarioko baliabideak erabiliz garatzen da gehienbat. Horrela, adimen desgaitasuna duten pertsonek, elkarrekin une onak pasatzeaz gain, beren presentziarekin gizartea sentsibilizatzen laguntzen dute.
Astegunetan, goizez, aisialdi-zentroak ditugu; eta arratsaldez, helduentzako eguneroko klubak eta adin txikikoentzako taldeak (ludoteka), nerabeentzako taldeak (gaztegunea) eta hogeita koska urteko gazteen taldeak (hogeitakoak). Asteburuetan, klubak (arratsaldez) eta gazte eta helduen eguneko irteerak egoten dira aktibo.
Kirol-jarduerak
Neguko programen barruan, kirol jarduerak ere baditugu: eskupilota astearteetan, areto-futbola ostegun eta igandeetan, saskibaloia eta errugbia ostiraletan, eta kirol anitz larunbatetan. Ikasturte honetan, nobedade gisa, asteburuetan mendi-ibiliak egiteko eta mendira igotzeko taldeak sortu ditugu gazte eta helduentzat. Gainera, ostiraletan informatika eta musika-adierazpena ditugu, eta larunbatetan xakea.
Talde guztien funtzionamendua ahalbidetzeko, batik bat aste barruan goizez eta larunbat arratsaldez, boluntarioen lankidetza sendotzeko prozesuan gaude. Pertsona horiek beren parte-hartzearekin konprometituta eta ilusionatuta ez ezik, beren denbora adimen desgaitasuna duten pertsonekin partekatzeko irrikaz ere badaude.
Informazio gehiago:
Aisia eta Astialdia
tiempolibre@gorabide.com
Tel. 94 443 12 10