Zuzeneko arreta lanpostuaren oinarrizko egitekoak, besteren artean, hauek dira:
- Erabiltzaileei beharrezko laguntzak ematea, “pertsonak bere kabuz egin ezin duena egin dezan”; beraz, laguntza hori ezinbestekoa da pertsonaren bizi-funtzionamendurako:
- Erabiltzaileari bere buruaren garbiketan eta bere behar fisiologikoetan laguntzea: janztea eta eranztea, jaten eta edaten ematea, bainatzea, ahoko higienea, orraztea, bizarra egitea, belarriak garbitzea…
- Zauriak sendatzea, kontsulta medikoetara edo kontsulta klinikoetara joatea, agindutako medikazioa banatzea, zerbitzuaren premiek hala eskatzen dutenean konstanteak hartzea, eta gorputz-hezkuntzako eta psikomotrizitateko oinarrizko saioak egitea. Medikazioaren asteko inbentarioa egitea.
- Erabiltzaileei behar duten laguntza ematea, beren gaitasunek gaur egun egiten uzten dietena beren kabuz egin dezaten: gaitzea, trebatzea, irakastea; laburbilduta, pertsonari autonomoagoa izaten laguntzea
- Erabiltzailea bere autonomia pertsonalean aurrerapena dakarten jardueretan gaitzea eta trebatzea, dituen aukeren arabera.
- Psikomotrizitateko eta jarrera-kontroleko oinarrizko saioak egitea, bai eta terapia okupazionala, aisialdia eta lanbidea ere.
- Erabiltzaileei beharrezko laguntza eta jarduerak eskaintzea, beren bizitzako edozein arlotan bizi diren ingurunean baldintza egokiak ahalbidetzeko eta beren bizi-funtzionamendua errazteko.
- Inguruan duten munduaren ezagutza erraztea, gizarte-laguntza.
- Portaerak maneiatzea, egokitu ezinezko portaera problematikoak aldatzeko eta portaera horiek sozialki egokitutako beste batzuekin ordezkatzeko, pertsonen arteko harreman positiboak sustatze aldera.
- Erabiltzailearen egoerari buruzko informazioa ematea dagokien profesionalei eta familiari, zerbitzuko gainerako profesionalek helarazitako informazioen osagarri gisa.
- Erabiltzaileei laguntza-iturri naturalak mantentzeko eta sortzeko behar duten laguntza ematea.
- Erregistro idatziak eta zehaztutako dokumentazioa egiaztatzea eta osatzea.
- Ematen diren laguntzetan prestatu beharko da, eta antolatzen diren prestakuntza-ekintzetan eta bileretan modu aktiboan parte hartu beharko du.
- Hierarkikoki, zentroko zuzeneko arreta-zerbitzuaren koordinatzailearen mende egongo da. Hura ez badago, bera izango da arduraduna.
- Azkenik, gorago zehaztu gabeko eta bere lanbide-kategoriari dagozkion nagusiek agindutako eginkizun eta erantzukizun guztiak.
GAITASUN KORPORATIBOAK
- Erabiltzaileari begira lan egitea.
- Talde-lana.
- Hobetzeko xedez lan egitea.
- Harremanetarako eta komunikatzeko gaitasuna.
- Emaitzei begira lan egitea.
- Aldaketara egokitzea.
- Konpromiso etikoa.
GAITASUN ESPEZIFIKOAK
- Erabiltzaile-taldeak dinamizatzea.
- Jokabide desegokiak aldaraztea.
- Kontrol emozionala.
- Erantzuteko gaitasuna.
- Erabiltzaileen garapena.