Gure elkarte-mugimenduak emakumeek erdietsitako azken 60 urteetan lortutako lorpenetan izandako protagonismoa aldarrikatzen du

2024/03/08

Plena Inclusi贸n erakundearen 'Historia egiten duten emakumeak' kanpainak gizartea ekitatiboagoa eta justuagoa izan dadin lagundu duten amak, adimen desgaitasuna duten emakumeak eta andre langileak nabarmentzen ditu

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Plena Inclusi贸n erakundeak #HistoriaEgitenDutenEmakumeak kanpaina abiatu du sare sozialetan, gure elkarte-mugimenduaren 60 urteetan adimen desgaitasun duten eta ez duten milaka emakumek bideratu duten borrokaren balioa azpimarratzeko. Carmen Laucirica konfederazioaren presidentearen ustez, 鈥渆makumeen zeregina elkarte-mugimendu honen iraganean, orainean eta etorkizunean funtsezkoa da, izan da eta izango da. Ohituta gaudelako adimen desgaitasuna duten pertsonak parekotzat jotzeko eskubidea irmotasunez aldarrikatzera. Eta indar erregaitzez egiten dugu, baina baita kausa justu bat aldarrikatzen ari garela jakinda ere鈥.

Kanpainaren bidez, Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko NBEren Konbentzioan jasotako printzipioak defendatzen dituzten beste emakume batzuk ere nabarmendu nahi dira. Batez ere, adimen desgaitasuna duten pertsonek ez dituztelako gainerakoen aukera berak hezkuntzarako, enplegurako, aisialdirako, etxebizitzarako edo justiziarako eskubideak berdin baliatu ahal izateko orduan. Eta, gainera, adimen desgaitasuna duten emakumeek diskriminazioa eta ekitaterik eza gizonek baino modu nabarmengarriagoan pairatzen dituztelako behin eta berriz, eta, ondorioz, abusu eta indarkeria gehiago ere bai beren eguneroko bizimoduan.

Amak, adimen desgaitasuna duten emakumeak eta andre langileak
Kanpaina honetan, emakume ausarten lana nabarmentzen da, amak, adimen desgaitasuna duten emakumeak edo gurea bezalako elkarteetako andre langileak izanik adimen desgaitasuna duten pertsonen eskubideen aldeko borroka bideratu duten horiena. Guztiak ere aktibista bihurtuta, lehen erakundeen sorkuntzan bete zuten eginkizunaren bidez, kontu ugaritan aitzindariak edo gizarte inklusiboago, irisgarriago eta bidezkoagoaren aldeko borrokan inplikatuak.

Horien artean, Gorabideren ibilbidean garrantzitsuak izan diren bi emakume sartzen ditugu.

  • Teresa Zubigaray, AVPSren (egungo Gorabide) presidenteorde fundatzailea 1962an. Kargua 18 urtez bete zuen eta, 1980an utzi zuen arte, adimen desgaitasuna duten pertsonentzako zerbitzu aitzindariak sustatu zituen Bizkaian, hala nola hezkuntza bereziko lehen eskola, lehen tailerra, udalekuak edo gizarte-laguntza.

 

  • Mercedes Carb贸, 1968an 鈥榤ilioiaren amatxo鈥 gisa ezaguna, telebistako lehiaketa batean 1.000.000 pezeta irabazi ondoren. Bere alaba Lourdesek adimen desgaitasuna izanik bizi zuen errealitatea ezagutzera emateko aurkeztu zen lehiaketa hartara, eta ospea gure kolektiboarentzako laguntza aldarrikatzeko baliatu zuen.
  • Milagros Moreno, adimen desgaitasuna duten pertsonen eskubideen defentsan aktibista aitzindaria, 1983an tutoretza-fundazioen sorkuntzari lotua. Feaps erakundearen (egungo Plena Inclusi贸n) lehenengo urteetan ere parte hartu zuen. Egun, erabakiak hartzen laguntzeko erakundeen Liber elkarteko idazkari nagusia da.
  • Conchi Basabe, Gorabideko bazkidea. 1983tik 2020ra, gure elkarteko boluntarioa izan zen, aisialdiko eta denbora libreko taldeetako eta udako programetako begirale jardunez adimen desgaitasuna duten beste pertsona batzuei laguntzeko. Orain, adimen desgaitasunari buruzko prestakuntza ematen du, irisgarritasun kognitiboko aholkularitzak egiten ditu eta hainbat arlotan Gorabideren ordezkaria da.

 

  • 脕ngela Bachiller, Espainiako lehen Down sindromedun zinegotzia, 2011n, Valladolid Irisgarritasunerako Hirien Sarera atxikitzea sustatu zuen. Gainera, Gaztela eta Leongo lehen Down sindromedun pertsona izan zen Lanbide Heziketako titulua lortzen, eta Valladolideko Udalean administrazio-laguntzaile lan egin zuen.
  • Paola Torres, Down sindromedun moda-blogari eta modeloa, 2012tik, pasabide profesional batean ibili zen lehen Down sindromedun emakume espainiarra izan zen. Irudi eta Moda Errazaren Eskola sortu du, norberaren irudiaren zaintza sustatzen duena, eta desgaitasuna duten emakumeak lan-munduan txertatzea bultzatzeko Reto8M proiektuan kolaboratzen du.
  • Sherezade Moreno, adimen desgaitasuna duten liderrek osatutako Plena Inclusi贸neko Zuzendaritzari Laguntzeko Taldearen sortzaileetako bat, 2013an; itsua bera, laguntza-premia handiko pertsonen ordezkaria izan zen. 鈥楾odos somos todos鈥 posizionamenduaren prestaketan ere parte hartu zuen.
  • Raquel C谩rcamo, Plena Inclusi贸neko zuzendaritza-batzordeko adimen desgaitasuna duen lehen pertsona, 2014an. Lehenago, adimen desgaitasuna duten pertsonek osatutako Altavoz Kooperatibako presidentea izan zen. Eta, gaur egun, Irisgarritasun Kognitiboaren Espainiako Zentroko (Ceacog) zuzendarikidea da, 鈥榚rraztasunaren bulegokoa鈥.

 

  • Esther Salas, Espainian adimen desgaitasuna duten pertsonek 2015ean sortutako Los que no se rinden elkarteko lehen presidentea. Aragoiko Plena Inclusi贸neko zuzendaritza-batzordeko kide, haren plan estrategikoaren eraketan parte hartu zuen, bai eta Desgaitasuna duten pertsonentzako ekintza-plan integralaren proposamenetan ere bere autonomia-erkidegoan.
  • Gloria Ramos, Goya sarietarako izendatutako desgaitasuna duen lehen pertsona, 2018an, 鈥楥ampeones鈥 filmean jokatu zuen paperagatik; emakumezko aktore hasiberri onenaren saria jasotzeko hautagaietako bat izan zen. Hala, espero baino askoz urrunago iritsi zen txikitan zaletasunez antzerkia egiten hasi zenetik sortu zitzaion aktore izateko ametsean. Harrezkero, beste film batean, hainbat telesailetan, antzezlan batean eta film labur batean parte hartu du.
  • Maribel C谩ceres, Senatuan hitz egin zuen adimen desgaitasuna duen lehen emakumea, 2021ean, Espainiako Plena Inclusi贸neko zuzendaritza-batzordeko kide gisa, Desgaitasunaren Politika Integraletarako Batzordeari adimen desgaitasuna duten pertsonen Espainiako Plataformaren proiektuaren berri emateko.
  • Mar Galcer谩n, Europako Down sindromedun lehen diputatua, 2023tik. Asindowneko desgaitasuna duen lehen presidentea ere izan zen. Lan-eskarmentu handia du Valentziako Generalitatean, eta Gaitasun Desberdinak dituzten Pertsonen Arretarako Idazkaritzan jardun du lanean bere alderdiko batzorde exekutiboaren barruan.