Martxoaren 13an, Udalekuak 2024 udako kanpainan inskribatzeko epea irekitzen da

2024/03/12

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Bizkaiko Foru Aldundiak Udalekuak 2024 udako kanpainan inskribatzeko epea ireki du. 2011-2017 bitartean jaiotako pertsona guztiak parte hartu ahal izango dute. Programak uztailean garatuko dira, 7 eguneko txandatan.

Eskaerak aurkezteko epea: 2024ko martxoaren 13tik martxoaren 22ra (arratsaldeko 13:30etan) bitartekoa izango da.

Zozketa: 2024ko apirilaren 22a.

Kuota: 138 euro.

Adimen desgaitasun duten pertsonentzat:

  • 2012. urtean jaiotako pertsona batek izena eman ahal izango du 2013., 2014. eta 2015. urteetan jaiotako pertsonei dagozkien txandetan.
  • 2015. urtean jaiotako pertsona batek izena eman ahal izango du 2016an eta 2017an jaiotako pertsonei dagozkien txandetan.

Inskripzio telematikoa
Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa erabiliz soilik egin daiteke inskripzioa (sakatu estekan sartzeko). Eskaera egin ahal izateko, derrigorrezkoa da identifikazio elektronikoko agiri bat izatea: Bak, BakQ, NAN elektronikoa edo beste ziurtagiri digitalen bat.

 

INFORMAZIO GEHIAGO: