Bai ekitaldiaren egunean bai bezperan, gure erabiltzaileek modu askotan bizi izan zuten Gabarra. Adibidez, Barakaldoko gure familia batzuek eta gure Ibarreta-Zuloko Egoitzan bizi diren zenbait lagunek Udalak gaitutako gune batez gozatu zuten. Eretza EAZen, bertako leihateetatik ikuspegi ezin hobea izan zuten. Errotan, beren gabarra propioa sortu zuten. Eguneko beste zentro batzuek eta Aisia eta Astialdiko taldeek zuri-gorriz jantzi zituzten beren jarduerak. Ondarroa Egoitzan, fatxada apaindu, ETBren emanaldia ikusi eta, postre gisa, gabarra bat sortu zuten. Artzentalesen, txangoa antolatu zuten Gabarra Erandion ikusteko. Eta bi erabiltzailek txapeldunei Foru Jauregian egin zitzaien harrera-ekitaldian parte hartu zuten, Aldundiak gonbidatutak.
Horrela bizi izan genuen Gabarra
2024/05/12