Elkarren arteko laguntza eta gizarte-eraldaketa, la Caixa Fundazioarekin

2024/10/15

Gure Zaindubide programak elkarri laguntzeko, lagun egiteko edo norberaren burua zaintzeko jarduerak eskaini dizkie adimen desgaitasuna duten pertsonen senideei, eta gure erabiltzaileak gizarte-aldaketarako eragile bihur daitezen lagundu du, beren esperientziagatik adituak diren aldetik

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Zaindubide programak, 2023ko uztailetik 2024ko abuztura “la Caixa” Fundazioaren laguntzarekin garatu dugunak, adimen desgaitasuna duten pertsonen senideentzako 1.287 plaza eskaintzea ahalbidetu digu elkarri laguntzeko, lagun egiteko edo norberaren burua zaintzeko 47 jardueratan, guztira 133 saio eskainita.

Kafeak kide artean, Hariez harago ehuntzen, Ondo pasa familian edo tailer monografikoak dira laguntza-sare partekatua, familia osoaren bizi-kalitatean eragina duena, sortzea ahalbidetu duten ekintzetako batzuk.

Gizarte-eraldaketa
Gainera, proiektuak adimen desgaitasuna duten pertsonek eurek ere gizarte-eraldaketa bultzatzeko eragile-rola bete dezaten sustatu du, beren errealitateez jabetzeko sentsibilizazio-saioen bidez, gure Goratu eta Oztopoak Hausten programen bitartez.

“la Caixa” Fundazioaren Gizarte Deialdiei esker, 33 topaketa antolatu ditugu gure elkarteko erabiltzaileen eta hainbat interes-talderen artean. Guztira, 940 pertsonak hartu dute parte, hezkuntza arlo guztietako ikasleak eta sektore ezberdinetako profesionalak tartean.