Jardunaldi bat antolatu genuen erantzukizun publikoko zerbitzuak ematen dituzten irabazi-asmorik gabeko beste erakundeekin, Kudeaketa Aurreratuari buruzko ekitaldietan
2007az geroztik urtero bezala, Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astean parte hartu dugu, Euskalitek jardunbide egokien eta esperientzien trukea sustatzeko koordinatzen duen horretan, hain zuzen ere. Oraingoan, leloa ‘Iraunkortasuna eta talentua lehiatzeko’ izanik, gure jardunaldian iraunkortasunari buruzko azterketa bat aurkeztu genuen, erantzukizun publikoko zerbitzuak ematen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeek egina eta lankidetza publiko-sozialaren esparrua interpelatzen duena.
Jardunaldiaren sarreran, Imanol Madariagak, Bizkaiko Foru Al dundiko ordezkariak, Gizarte Ekintza Sailak hirugarren sektorearen iraunkortasunarekin konpromisoa adierazi zuen.
Faktore bereizgarria
Gure zuzendari kudeatzaileak, Txema Francok, gizarte-zerbitzuen kudeaketaz hitz egin zuen, iraunkortasunaren ikuspegitik, ‘permakrisia’ eta sistema publikoak zalantzan jartzea nagusi diren testuinguruan. “Laguntzak pertsonen eskubide subjektiboak bihurtzen diren unetik, iraunkortasuna funtsezko faktorea da. Eta, egoera horretan, gizarte-zerbitzu baten prezioak kostua baino handiagoa eta sortzen duen balioa baino txikiagoa izan beharko lukeâ€, ondorioztatu zuen, irabazi-asmorik gabeko erakundeok gizarte-zerbitzuen sistemari dakarkiogun faktore bereizgarrian oinarrituta.
Bestalde, Pedro del RÃok (Plena Inclusión) konfederazioko entitateen iraunkortasunera bideratutako karakterizazioaren gaineko azterlana aurkeztu zuen, zeinaren arabera tamainak, genero-berdintasunak, inklusioak eta iraunkortasun-dimentsioek elkar sendotzen duten.
Finantzaketa-eredua
Begoña Besadak (Hirekin) hirugarren sektore sozialaren iraunkortasuna bermatuko duen finantzaketa-eredu egonkor baterako gakoak eman zituen: finantzaketa publikoko berariazko politikak, arau-esparruak berrikusteko aliantzak eta irizpide homogeneoen zehaztapena, baita sektoreen barruko eta sektoreen arteko aliantzak eta arau-esparru mesedegarriek eskaintzen dituzten aukeren aprobetxamendua ere.
Sara Comengek (Valentia – Huesca) iraunkortasuna eta gizarte-proiektua adimen desgaitasunaren erakundeen ardatz estrategikoak direla baieztatu zuen. “Finantza-eraginkortasuna ez da negoziagarria, baina politika publiko onak ere ezâ€, azpimarratu zuen. Halaber, gizarte-erakundeek gero eta mugatuago kudeatzeko dugun gaitasuna eztabaidatu zuen, eta gure berritzeko gaitasuna nabarmendu zuen.
Azkenik, Mikel Barturenek, Sareen Sareako koordinatzaileak, hirugarren sektorearen iraunkortasunean eragiten duten gai nagusiak laburbildu zituen, eta “aztertzen ari garen eta kezkatzen gaituen” gai horri buruzko batzorde bat sortu dutela iragarri zuen.