Sare sozialen erabilerari buruzko saioak, Ertzaintzarekin

2024/11/29

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

2024ko urritik 2025eko otsailera, Ertzaintzak sare sozialen eta interneten erabilera ezegokiari buruzko hamar prestakuntza-saio eskainiko ditu gure egoitza eta etxebizitzetako hainbatetan eta eguneko zentro batean.

Jarduketa hau gure zentroetan gailu mugikorren erabilera ezegokiaren ondoriozko egoera problematikoak detektatzeko eta artatzeko 2021ean sortu genuen esku-hartze protokolotik dator.

Saio espezifikoak
Zentro bakoitzeko egoera ezagutu eta aztertu ondoren, hala norbanakoena nola talde-mailakoa, prestakuntza-jarduera hauek antolatu ditugu, Ertzaintzak erabiltzaileen profilaren arabera berariaz diseinatzen dituenak.

Helburua da teknologiaren erabilera okerrak dituen arriskuak eta ondorioak oso modu argian azaltzea, eta pribatutasunaren eta segurtasunaren neurri eraginkorrenak zein diren ere bai.