Adimen desgaitasuna duten pertsonek ere boluntariotzan dihardute

2024/12/05

Gure erabiltzaileek ere gizarte-eragina duten jardueretan laguntzen dute

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Abenduaren 3a Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Eguna da; eta 5a, Boluntariotzarena. Bi efemerideak direla eta, gure elkarteko erabiltzaileek egiten dituzten ekintza boluntarioetako batzuk aipatzen ditugu.

Boluntario aritzeko bide garrantzitsu bat gure Denontzat programa da. Aisialdi eta Astialdiko Arloaren proposamen horri esker, adimen desgaitasuna duten pertsonek zenbait jardueratan laguntzen dute, hala nola Elikagaien Bankuaren Bilketa Handian, Bilbao Triathlonen edo San Mamesen jokatu zen emakumezkoen Txapeldunen Ligako finalean, eta Eusko Jaurlaritzaren Auzolandegietan parte hartzen dute.

Donejakue Bidea
Ohiko beste lankidetza bat gure erabiltzaile batzuek Lizarrako Anfas elkarteak kudeatzen duen Donejakue Bideko aterpetxean egiten dutena da, ostalari boluntario arituz. Erromesaldian geldialdi bat egiten duen jendeari harrera egiten diote, eta kokatzeko laguntzen diete.

Bere aldiz, gure egoitzetako bizilagunek ere ekintza boluntarioak egiten dituzte. Adibidez, Isastin, datu meteorologikoak biltzen dituzte egunero Aemeterako, eta, gainera, Lanestosako Udalera bidaltzen dituzte, sare sozialetan zabal ditzan. Horrez gain, udalerrian antolatzen diren jardueretan parte hartzen dute, Lanestosa 360º martxan, adibidez.

Elkartasuna Valentziarekin
Halaber, gure zentroetako hainbat lagunek borondatez lagundu diete udalei eta beste entitate edo elkarte batzuei Valentziako danak kaltetutako pertsonentzako materialak biltzen eta antolatzen.