Gure misioaren garapenean pilatzen ari garen esperientzia eta ezagutza gizartearen eskura jartzeko gure erronka estrategikoa betetzen jarraitzen dugu. Eta, 2024an, hainbat forotan egin genuen, 300 pertsona ingururengana iritsita.
Iaz, Pertsona Irisgarriei buruzko online prestakuntza eskaini genuen, Bizkaiko Foru Aldundiarentzat; gure Fisioteka eta adimen desgaitasuna duten adinekoentzako beste laguntza batzuk EHUko Zahartze Osasuntsua eta Bizi Kalitatea Masterrera eraman genituen, eta Zamorako Dibertsitate Funtzionalaren Nazioarteko Astean gure Sexubide programaren berri eman genuen.
Gainera, Bilboko MarÃa Inmaculadako irakasleei adimen desgaitasuna duten pertsonek eskuragarri dituzten baliabideak azaldu genizkien; Futubide Fundazioko profesionalei baliabide ekonomikoak eskuratzeko aukeren gaineko informazioa eskaini genien; eta hala European & International Business Management Masterrean nola Deustuko Unibertsitateko Gizarte Hezkuntza eta Gizarte Laneko gradu bikoitzean gure kudeaketa aurreratuko ereduaren funtsezko alderdiei heldu genien, gizarte-esparrutik.
Irisgarritasun kognitiboa
Bertan ere, irisgarritasun kognitiboari buruzko hiru saio eskaini genituen Hezkuntza Premia Berezien Masterrean, eta Gizarte Hezkuntzako eta Gizarte Laneko ikasleei Aisialdiari eta Desgaitasunari buruzko saio bat.
Era berean, laguntzen etorkizunari buruzko kongresu batean, Plena inclusiónek eta Dincatek antolatuan, berrikuntza iraunkorraren gaineko gure ikuspegia ezagutarazi genuen.