Gure elkartera lehen aldiz etortzen diren familien %82 bazkide egiten dira

2025/02/06

Aisialdi eta Astialdiko erabiltzaileen %97 eta gure zentroetan dabiltzanen %80 gure proiektu asoziatiboaren parte dira ere

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Gorabidera hurbiltzen diren pertsona gehienak

bazkide egiten dira.

Era berean, Astialdira joaten diren

pertsona ia guztiak bazkide dira.

Baita ere Gorabideren egoitzetan daudenak,

etxebizitzetan daudenak

edo eguneko zentroetan daudenak.

Oraindik bazkide ez den norbait ezagutzen baduzu,

bazkidetzeko esan ahal diozu.

 

Gure 2024-2027 epealdirako Plan Estrategikoaren helburuetako bat elkartearen oinarri soziala indartzea eta handitzea da. Eta, gaur egun, Gorabidera lehen aldiz hurbiltzen diren familien %82,54k erabakitzen dute ematen ditugun zerbitzuen erabiltzaile huts baino gehiago izan nahi dutela.

Gainera, gure Aisialdi eta Astialdiko programetan parte hartzen dutenen %97,69 eta gure zentroetako baten erabiltzaile diren edo bertan bizi direnen %80,24 bazkide dira jada.

Bazkide berriak
2024. urtean, Gorabidera informazioa, laguntzaren bat, laguntza psikologo edo psikiatrikoa, edo elkartean eskaintzen ditugun beste baliabide batzuk eskatzera hurbildu ziren adimen desgaitasuna duten pertsonen familia berri gehienek gure mugimendu asoziatiboan inplikatzeko urratsa egin zuten.

Egin ez zutenak zaurgarritasun ekonomiko handiko egoeran daudelako (%9,52) edo bazkidetzeko aukera kontuan hartzen ari direlako (%6,35) ez zuten egin, nagusiki. Eta %1,59ri bakarrik ez zitzaion interesatu.

Plaza publikoak
Bestalde, kudeatzen ditugun erantzukizun publikoko zentroetan plaza bat lortu zutenak izan ziren iaz ere gutxien bazkidetu zirenak. Pertsona horiek Bizkaiko Foru Aldundiak bideratuta iristen dira Gorabideren egoitzetara, etxebizitzetara edo eguneko zentroetara, eta gure masa sozialaren %20,58 dira.

Kasu horietan, etxebizitza lagunduetan bizi diren pertsonen %82,25, eguneko jardueraguneetara joaten direnen %80,50 eta egoitza-zentroetan bizi direnen %77,97 dira bazkide.

Aisialdi eta Astialdia
Gure Aisialdi eta Astialdiko programez gozatzen duten adimen desgaitasuna duten pertsonen kasuan, gehienak Gorabideko bazkideak dira. Eta gure gizarte-oinarriaren %22,15 dira.

 

Ezagutzen duzu bazkide ez den Gorabideko familiarik?

Adimen desgaitasuna duten pertsonen familiaren batekin harremanetan bazaude eta gure mugimendu asoziatiboan parte hartzeko urratsa egin ez badu, gure gizarte-langileen taldearekin harremanetan jartzea proposa diezaiokezu, administracionsaioa@gorabide.com helbidera idatziz edo  94 453 90 86 telefono-zenbakira deituz.