Autogestoreen topaketak Artzentalesen eta Bilbon

2016/08/02

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Ekainean eta uztailean, gure autogestoreek bi ekitaldi antolatu zituzten: Gorabideko autogestoreen Bigarren Topaketa, Artzentalesen, eta eskualdeen arteko Laugarren Topaketa, Plena Inclusión Cantabriarekin.

Artzentaleseko egoitzak antolatutako topaketaren gai nagusia izan zen adimen desgaitasuna duten pertsonenganako tratu ona, eta balio izan zuen eztabaidatzeko nola egin aurre zenbait egoerari etxe eta egoitzan edo bikotekidearekin edo auzoko pertsonekin, etab.

Eskualdeen arteko topaketa

Bilbon ¡Los autogestores contamos! izeneko eskualdeen arteko topaketan, parte hartzeko formulak tratatu ziren, esaterako, gure Goratu Programa, Plena Inclusión Cantabriako autogestoreen hitzaldiak eta elkarte horretako premia handiko pertsonen ordezkaritzak.

Irailaren 16an, ostirala, 54. urteurrena ospatuko dugu, pertsona ardatz duen gure plangintzarako metodologia aurkeztuko dugu eta desgaitasunen bat duten pertsonen inklusioaz sentsibilizatzeko ekitaldia egingo dugu.