Udako oporretarako eskaera

2017/01/09

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Gorabideko Udako Programetan parte hartu ahal izateko, urtarrila amaitu baino lehen aurkeztu behar da eskaera. Eskaera fitxa Astialdiko Zerbitzuan aurkeztu daiteke, edo postaz edo e-mailez bidali. Elkarteko bazkide ez direnek, bidaiaren kostuaz gain, programa horretan sartzeko kanon bat ordaindu beharko dute, bazkideek urteko kuotan ordaintzen dutenaren parekoa.

Frogagiria edo baieztapena

Aurten, Astialdiko Zerbitzuak eskaeren kudeaketa hobetu egin du, tramitazioari buruzko zalantzarik egon ez dadin. Eskura entregatzen dutenek fitxarekin batera frogagiria izango dute, Gorabidek zigilatu behar duena balioa izateko. Eskaera posta elektronikoz egiten dutenek, e-maila jasoko dute baieztatzeko. Eta postaz heltzen diren eskaerek bertan agertzen diren datu pertsonaletako mail helbidearen bidez jasoko dute baieztapena.