BBK SAIOA GORABIDE zerbitzuan bi une garrantzitsu identifikatu ditugu eta horietarako ekintza planak ditugu, familiei laguntzeko erronka berriei eta egoera desberdinei aurre egiteko, laguntza emanda (informazioa, orientazioa, laguntza eta laguntasuna) bai arlo administratiboan, bai emozionalean:
- Adimen desgaitasuna duen seme edo alaba bat adin-nagusitasunera iristen denean, familian egoera berriak sortzen dira, legezko erantzukizunen inguruan eta aurre egiteko moduan. Horretarako legezko babes-figurak daude, eta epai judizialaren bidez ezartzen dira.
Era berean, adimen desgaitasuna duenak ikasketaldia amaitzen duenean, bi alternatiba egoten dira: eguneko zentroak, babestutako enplegua, aisiazko baliabideak, prestakuntza programak, etab.
- Adimen desgaitasuna duena 55 urtera hurbiltzen denean, beste behar batzuk agertzen dira: erretiroa, gurasoen egoera, zaintzailearen aldaketa, tutorea izendatzea eta etxeko bizitzako laguntza planifikatzea (helbidea, etxebizitza edo egoitza).
Egoera horiek guztiek administrazio prozesua jarraitu behar dute: desgaitasun ziurtagiria, mendekotasunaren ebaluazioa, arreta eskaintzeko banan-banako programa (ABP) berrikustea eta baliabidea eskatzea. Hori guztia egiteko aldez aurretik hasi behar da. Trantsizio une garrantzitsuak dira, eta horietan adimen desgaitasuna dutenek eta euren familiek zalantza asko izaten dituztenez, profesionalen orientazioa behar izaten dute, eurek jakin ahal izateko zein baliabide erabil dezaketen.
Horretarako, familiak Gorabideren BBK SAIOA zerbitzuko gizarte langilearekin jar daitezke harremanetan.