Prezio publikoa ordaintzeko datu ekonomikoak eguneratzea

2017/01/04

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Adimen desgaitasuna duten pertsonek, Foru Aldundiaren Agindua badute plaza esleitzeko egoitza, etxebizitza edo eguneko zentroan, prezio publikoa/eguna ordainduko dute diru-sarrera garbien arabera (bakarrik bizi izanez gero, 1,5 da):

  • %75 egoitzetako 24 orduko plazetarako (gehieneko prezioa 40,90 euro/eguna 2016an).
  • %65 Bizkaitik kanpoko egoitzetako 24 orduko plazetarako (gehienez 40,90 euro/eguna 2016an).
  • %37,5 etxebizitzetako edo egoitzetako 16 ordu plazetarako (gehienez 32,75 euro/eguna 2016an).
  • %25 eguneko zentroetako plazetarako (gehieneko prezioa 11,24 euro/eguna 2016an).

Erabiltzailearen diru-sarrera garbiak berarekin bizi den familiakoak baino handiagoak izanez gero, ez du prezio publikorik ordainduko. Horretaz gain, pertsona guztiek izango dute bermaturik nahi bezala erabiltzeko kopuru bat urtean, 2016an 1.552,30 euro izan ziren.

Oporraldietan erabiltzailea kanpoan egonez gero (udan 30 egun, 15 Aste Santuan eta 15 Gabonetan), prezio publikoaren %40 ordaintzen da egoitzan eta etxebizitzetan. Osasun zentroan sartu beharragatik izanez gero, prezio publikoaren %20 ordaintzen da.

Oso garrantzitsua da, eta betebeharra, erabiltzaileek edo haien legezko ordezkari direnek Foru Aldundiari jakinaraztea erabiltzailearen edo haren familiaren diru-sarreretan aldaketarik egonez gero. Gainera, horrelakorik gertatuz gero, adierazi beharra dago, bai sarrerak gehitzen badira, bai gutxitzen badira.

BBK SAIOA GORABIDEko gizarte langileek informazio eta orientazio pertsonalizatua eskaintzen diote kasu bakoitzari. Horretarako, beharrezkoa da izatea prezio publikoa adierazten den azken Foru Agindua, azken ordainagiria eta erabiltzailearen eta haren familiaren dokumentuak eguneratuta.