Aurten ere, Familiaren Bizi Kalitatea Babesteko Programak familiei aukera ematen die euren familia gaitasunak eta ongizate zentzua hobetzeko
Gorabidek aukera ematen die familiei Familiaren Bizi Kalitatea Babes teko Programan parte hartzeko, helburua delarik familia guztiaren bizitzan hobetzeko arloak aurkitzea eta lantzeko konpromisoa hartzea. Daukagun metodologiak aukera ematen die familiako kide guztiei parte hartzeko, horrek ekintzarako bide berriak zabaltzen ditu eta beste era batera tratatzeko zailak diren arloak lantzeko aukera ematen du.
Programan, hiru edo lau topaketa egiten ditu familia osoak programa dinamizatzen duen gizarte langilearekin edo psikologoarekin, familiaren egoeraren eta beharren ebaluazioa egiten da, eta, ondoren, laguntzeko plan bat egiten da, familia gaitasunak eta ongizate zentzua hobetzeko. Familiek gehien hobetu nahi izaten dituzten arloak hauek dira: Familiako interakzioa, antolaketa eta gurasoen trebetasunak, eta gizarteko inklusioa eta parte hartzea. Programa horretan parte hartu nahi duten familiek izena eman dezakete BBK SAIOA GORABIDE zerbitzura dei eginda (telefonoa: 94 453 90 86). Izena eman ahala esleituko dira plazak.