Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Inmunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia Doktore Programaren barruan. ikerketa bat egingo da ‘Ahokopatologiaren eta generoarekin duen erlazioaren azterketa, adimen desgaitasuna dutenen artean’. Helburua da parte hartzen duten pertsona guztien aho hortzetako ebaluazio osoa egitea, ahoko eta hortzetako osasunaren garrantziaz kontzientziatzeko. Horrela, gida praktikoa egingo da gomendioekin, eta prebentzio programak hobetu ahal izango dira.
Ikerketa hori egiteko, adimen desgaitasuna duten 18 urtetik gorakoen artean, interesa dutenei ahoko azterketa osoa egingo zaie eta prebentziorako eta haginetako osasunerako aholkuak eman. Ikerketa honen justifikazioa da oso prebalentzia handia dutela aho eta hortzetako infekzioek adimen desgaitasuna dutenen artean, eta prebentzio programak hobetu beharra dagoela Euskadin.
Informazio gehiago eta kontaktua
Iratxe Aspiazu
ieaspiazu001@ikasle.ehu.es
Telefonoa: 94 601 29 20