Kotizaziorik gabeko baliaezintasun pentsioa
- 18 urtetik gorakoentzat, %65eko desgaitasuna edo handiagoa edo legezko ahalmena aldatuta izanez gero (epai judiziala).
- Desgaitasuna %75etik gorakoa izanik, gainera mendekotasun mailaren bat izanez gero, “beste baten laguntzarako†osagarria izango du pentsioak.
- 2017rako zenbatekoak: 368,90 euroko 14 ordainketa eta 553,40 euroko osagarria besteren laguntzarako.
- Pentsio hori jaso ahal izateko, diru-sarrera mugak daude ezarrita, kontuan hartzen delarik bai eskatzailearen errenta, bai elkarbizitzako unitate ekonomikoa.
- Urtero berrikusten da.
- Bateragarria da Diru-sarrerak Bermatzeko Errentarekin (DBE).
Familia prestazioa seme-alaba kargura izateagatik
- Desgaitasuna %33 edo gehiagokoa duten18 urtetik beherakoentzat.
- 18 urtetik gorakoentzat, %65eko desgaitasuna edo legezko ahalmena aldatuta badute.
- Bateragarria da laneko errentekin, lanbide arteko gutxieneko soldataren (707,60 euro) %100 arte, eta zurztasun pentsioarekin.
- Desgaitasuna %75etik gorakoa izanik, mendekotasun mailaren bat izanez gero, “beste baten laguntzarako†osagarria izango du pentsioak.
    Kontuan izan beharrekoa:
- Kotizazio gabeko pentsioa eta alaba edo semearengatiko prestazioa bateraezinak dira elkarren artean.
- Mendekotasun prestazioari kendu egingo zaio besteren laguntzarako osagarriaren zenbatekoa.
- Nahitaezkoa da administrazioari jakinaraztea zeintzuk diren aldaketa ekonomikoak edo bateraezintasunak, gertatzen diren unean; bestela, zorra sortuko litzateke bidegabe hartutako sarrerengatik.
Erretiro pentsioa
Erretiroa hartzeko, beharrezkoa da Gizarte Segurantzan alta emanda edo parekatuta egotea, gutxienez 15 urtez kotizatu izana eta behar den adina izatea:
- Adimen desgaitasuna %45 edo gehiagokoa izatea (diagnostiko zehatzagoetarako, besteak beste adimen desgaitasuna), 56 urtetik aurrera har liteke erretiroa, beti ere desgaitasun gradu horrekin 15 urte baino gehiagoan kotizatu dela egiaztatuz gero.
- Desgaitasuna %65ekoa edo handiagoa izanez gero, erretiroa hartzeko adina urte bat aurreratzen da kotizatutako 4 urteko bakoitzeko.
Dena dela, Segurantza Soziala kontsultatzea komeni da jakiteko zeintzuk diren erretiroa hartzeko adin zehatza eta datuak eta zeintzuk diren pentsioaren kopuru zehatzak.
Ezintasun iraunkorreko pentsioa
Pentsio hau izan dezakete laneko bajan egon eta agindutako tratamendua jaso ondoren, zailtasun larriak izaten jarraitzen dutenek, lan egiteko gaitasuna gutxitu edo ezereztuta dutelako. Lanerako ezintasuna dagokion Gizarte Segurantzako mediku batzordeak ebaluatu eta aitortu behar du. Pentsioaren kopurua aitortzeko langilearen kotizazioa hartzen da kontuan, eta desgaitasun gradua ere bai:
- Ezintasun iraunkor osoa ohiko lanbiderako.
- Ezintasun iraunkor absolutua edozein lanetarako.
- Baliaezintasun handia (bizitzako oinarrizko ekintzetarako besteren laguntza behar dutenentzako).
BBK SAIOA GORABIDE Zerbitzua
administracionsaioa@gorabide.com
Tel. 94 453 90 86