Ahots eta ekintza bakoitzak elkartzen dute

2023/10/17

Gure Partaidetza Asoziatiboko sailak elkarteko beste familia batzuei laguntzeko jokabide aktiboagoa eta konprometituagoa izatera bultzatzen du

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Gorabideren bereizgarrietako gure elkarte-mugimendua da, bat egindako familiek osatua, adimen-desgaitasuna duten pertsonen eskubideen alde indarrez jarduteko. Eta familia bakoitzaren parte-hartzea zenbat eta aktiboagoa izan, orduan eta aberatsagoa haren esperientzia pertsonal, familiar eta soziala, horrela elkartearen oinarriak sendotzen laguntzeaz gain.

Hala, gure Elkarte-partaidetzako sailak “beste familia batzuei laguntzeko jokabide aktiboagoa eta konprometituagoa†izatera bultzatzen du. Haren esanetan, “ekintza eta ahalduntzerantz aurrera egiteko gure proposamenarekin bat egitera gonbidatu nahi zaitugu. Aztertu zure ahalmena, konta iezaguzu zure ustez partekatzeko moduko trebetasunik, zaletasunik edo interesik duzun, eta, horren bideragarritasuna aztertu ondoren, zure ideia martxan jar genezakeâ€.

Aurreko esperientziak
Ildo horretan, aurten zenbait esperientzia izan ditugu, gure elkarteko amek bideratuak. Esaterako, ‘Hariez harago ehuntzen’ kakorratz-tailerra, elkarri laguntzeko sareak sortzeko eta indartzeko gunea. Edo ‘Kafeak kide artean’ talde-autogestionatua helduen amentzat. Eta, tarteka, familiek jarduerak iradokitzen dituzte, aisialdiplanak edo prestakuntza-saioak, kasu.

Informazio gehiago eta izen-emateak:
Johanna López, elkarte-partaidetzako arduraduna
johannalopez@gorabide.com
Telefonoa: 661 590 455