Familiako kide horiek animatu nahi ditugu parte har dezaten 2018an antolatuko diren tailerretan, euren iloben desgaitasunari buruzko esperientziak eta hausnarketak partekatu ditzaten
Amama eta aititentzako tailerren hiru saio egin ditugu 2016ko abendutik hona, helburua da esperientziak partekatzea eta adimen desgaitasuna duen kide bat duen familiaren barruan duten rolei buruz hitz egitea, desgaitasunari buruz gehiago ikasi eta familian duen eragina hobeto ulertzea, laguntzeko estrategiak eztabaidatzea eta eskura dauden programa eta zerbitzuak ezagutzea, berdinen arteko laguntza garatuz. Jarduera horietan, 13 pertsonek hartu dute parte, eta hasieratik erakutsi zuten jarduera garrantzitsua zela Gorabideko familientzat, batez ere ume txikiak dituztenentzat.
Amparo, Anwaren amama, prest dago “ilobarekin ahal den guztia egiteko” eta haren ustez tailerrak “oso onuragarriak dira, asko partekatzen delako eta asko ikasten delako”. Gainera, esker ona adierazi dio Gorabideri “kontuan hartu gaitu eta horrek garrantzia ematen digu eta, batzuetan, hori ez dugu igartzen”. Antzeko iritzia du José Luisék, Cristianen aititek, haren iritziz “aberasgarria da iritzi, ideia eta arazoak partekatzea”. Eta dioenez, “aitita-amamek lagundu ahal dugu, beharbada ez fisikoki, baina bai jakituria eta esperien tziarekin”. Maria Auxiliadorak, Asierren amamak dio: “poztasun handia ematen dit beste aitita-amama batzuekin elkartzea eta ikustea nolako esperientzia duten”. Eta modu egokia iruditzen zaio elkarrekin partekatzeko “zer ekarpen egin diezaiekegun gurasoei eta umeari”.