Bost arlo berri txertatu ditugu gure berrikuntza agendan

2017/04/18

Irisgarritasun kognitiboa, familientzako eskaintza, bete gabeko beharrentzako eta elkartea biziberritzeko ekintza berriak, gure bederatzi proiektuez gain

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

2016-2019 aldirako martxan jarri dugu Gorabideren laugarren Plan Estrategikoa, eta gure berrikuntza agendak hamalau proiektu ditu, gehitu egin baititugu irisgarritasun kognitiboa, biziberrtzea eta elkartean parte hartzea, adimen desgaitasun arina, jokabide disruptiboak edo gaixotasun mentala dutenen beharrei ekiteko plana, eta Berrikuntzaren onuradun modura sartuko ditu zentroetako (egoitza, etxebizitza, eguneko eta aisialdiko zentroak) erabiltzaileak ez diren pertsonak.

Etapa estrategiko berri honetan, jarduteko beste bost arlo gehitu zaizkie Gorabiden dauden bederatzi proiektuei. Irisgarritasun kognitiboaren arloan, ebaluatu egingo da elkarlanerako proposamenak sortzeko ingurunea adimen desgaitasuna dutenen erakundeen eta entitateen arteko harremanak hobetzeko, eta sentsibilizazio jarduerak egiteko ere bai. Adimen desgaitasun arina dutenen beharrei dagokienez, lan egingo da identifikatzeko zeintzuk diren kolektibo horren intereseko gaiak, zein ingurunetan eskaini daitezkeen eta boluntariotza izateko aukera. Jokabide disruptiboak edo gaixotasun mentala duten erabiltzaileei dagokienez, kolektibo horren beharrei erantzuteko beste bide batzuk erabiliko dira, irtenbide pozgarriak eta egokiak izateko.

Familia eta erabiltzaileentzako eskaintzari dagokionez, birformulatu egingo dira alderdi batzuk parte hartzea hobetzeko, jarduerak familia gehiagorengana hurbiltzeko eta kezka berriei behar edo profilei hobeto erantzuteko. Elkarte mugimendua biziberritzeari dagokionez, familiako partaide-sentimendua sustatuko da, inplikazio gradu desberdinak eskainiko dituzten aukeren bidez. Proiektu berri hauek gehitu zaizkie lehendik daudenei: komunikazio eraginkorra, sexualitatea, dolua, pertsona ardatz duen plangintza, zahartzea, familiaren bizi kalitatea, intereseko taldeen prestakuntza adimen desgaitasuna dutenen partetik eta erabiltzaileek zerbitzuekin eta berrikuntzarekin duten gogobetetasuna.

260 pertsona baino gehiago

Gure berrikuntza agendak hausnarketa prozesuak eta esperientziak sortzen ditu, ikuspegi zabala du, erabiltzaileak parte hartzaile bihurtzen ditu, gauzak egiteko modu berri eta desberdinak identifikatzeko laguntzetan hobekuntzak egiteko eta balio erantsia sortzeko. Oinarri horrekin, bederatzi proiektu zabaldu dira 2012tik, 260 pertsona izan dira onuradunak, elkartearen 26 zentro eta zerbitzutan. Orain arte, proiektuen onuradunak izan dira egoitza, etxebizitza, eguneko zentro edo aisialdiko klubetako erabiltzaileak, baina berrikuntzako agenda berriak zentroetako erabiltzaileak ez diren pertsonak ere kontuan hartzen ditu.