Familientzako gure tailerrek topaketarako eta partaidetzarako guneak eskaintzen dituzte, eta erakundeko beste familia batzuekin lotura sortzen laguntzen dute
Gorabideko beste familia batzuekin partekatu nahiko zenukeen abileziaren bat al duzu? Kontaguzu! Senideentzat familiek dinamizatutako tailerren bidez, topaketarako eta partaidetzarako gunea sortu eta erakundeko beste familia batzuekin lotura sortzen lagundu nahi dugu. Proposamenak bidaltzera animatzen zaitugu. Zure inplikazioa oso balio garrantzitsua da eta familien arteko laguntza da gure nortasun-ezaugarrietako bat.
Adibidez, Anak, gure erabiltzaileetako baten senideak, ‘Hariez harago ehuntzen’ tailerra dinamizatu du. Eta “oso garrantzitsua da bakoitzak eskain dezakegun horrekin elkartea egiteko familien inplikazioa berriro ere bultzatzearen ideiaâ€, iruditu zaio. Kasu honetan, “kakorratz-lanaren tailerra aitzakia bikaina izango da taldea egiteko eta gure artean Gorabidez hitz egiteko: nola sortu zen, zer egoera duen gaur egun eta etorkizunean zer izatea espero dugunâ€, esan du.
Jasotzea eta laguntzea
Gure Elkarte-partaidetza arlotik, familiak beren bizitzako etapa bakoitzean biltzen ditugu, senide gehiagorekin lotzeko beharrari erantzuten saiatuz eta elkartean zein komunitatean parte hartzeko bideak bultzatuz. Hala, familiak laguntza jaso dezake, baina baita eman ere. Izan ere, ematea partekatutako kausa batean murgiltzea ere bada, bizitza-esperientziak trukatzea eta gainerakoentzat denbora bihurtzea.
Informazio gehiago: gorabide.com/partaidetza-asoziatiboa.
Telefonoa: 94 443 12 10.