Adimen desgaitasuna duten pertsonentzako etxebizitza lagunduen garrantzia balioesten dugu Gorabide Eguna 2024an

2024/09/13

Gure 62. urteurrena ospatu dugu 'Bizi baino gahiago' jardunaldiarekin eta inklusio osoaren aldeko kolore anitzeko ohiko euritakotadarekin

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Gorabideren jaiotzaren 62. urteurrena ez ezik, Bizkaian adimen desgaitasunaren lehen erakunde gisa, elkartearen etxebizitza lagunduen ereduaren 40. urtemuga ere bada aurten. Hori dela eta, Gorabide Eguna 2024 baliabide horiek adimen desgaitasuna duten pertsonen independentzian, autonomian, inklusioan eta bizi-kalitatean duten garrantziari eskaini zaio. Ekitaldi nagusia ‘Bizi baino gehiago’ jardunaldia izan da.

Topaketako protagonistak honako hauek izan dira: Ramón Sevillano, Gorabideren etxebizitza batean independizatutako lehen pertsonetako bat; Sandra Pacheco, elkartearen etxebizitza batean bizitzen duela gutxi hasia; eta Lourdes Larrea, bere etxean unean uneko laguntzak jasotzen dituena. Beraiekin izan dira  Jose Félix Renteria, Gorabideren Etxebizitzen koordinatzailea eta duela 40 urte horrelako laguntzak ematen hasi ziren lehen profesionaletako bat; eta Ãngela Campo, laguntzako profesionala, lantaldean berriki hasia.

Eragina bizitza independentean
Bost testigantzen artean, bizitza independenterako laguntza horiek haientzat izan duten eragina deskribatu dute. Halaber, parte hartu dute Gizarte Politiketako kontseilariak, Nerea Melgosa; Gizarte Ekintzako foru diputatuak, Amaia Antxustegi; Bilboko Udaleko Gizarte Ekintzako zuzendariak, Asier Alustiza; eta Gorabideko presidenteak, Susana Gorbeña.

 

Inklusio osoaren aldeko euritakotada
Bestalde, Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusia, Gizarte Politiketako sailburua, Bilboko Udaleko Gizarte Ekintzako zuzendaria eta Gorabideko presidentea Sara Pachecorekin izan dira, adimen desgaitasuna duten pertsonen ordezkari gisa, urtero Bizkaia Plazan kolore anitzeko paraguadaren aurretik egiten ditugun diskurtsoetan, erabateko inklusioaren alde.Desgaitasuna duten eta ez duten ia 300 pertsonak, hainbat arlotakoak, euritakoak ireki dituzte musikaren doinuan, mundu guztiak laguntza behar duela irudikatzeko. “Euritakoak bezala; mundu guztiak behar du bat euria egiten duenean. Berdin dio nor zaren edo nolakoa zaren. Horregatik, gure euritakoak ireki ditugu hau erakusteko: beharrezko laguntzarekin, pertsona guztiak berdinak garela, baina baita desberdinak ere, koloreak bezala “, Sandra Pachecok dio bezala.

Eta ospakizuna amaitzeko, Bilboko Udal Txistulari Bandak emanaldia eskaini du, bi dantzarirekin.