“Gorabide erreferentziako entitatea da Plena inclusion mugimenduarentzat”

2017/06/02

Santiago López Plena inclusioneko presidenteak gure estrategiak goresten ditu, familia oinarri duen elkarte eredua, ekipo profesionala eta ingurunearekiko loturak

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Fevas Plena inclusión Euskadi lan jardunaldi bat antolatu zuen maiatzan. Batzar honetan, Plena inclusión konfederazioko presidentea Santiago López, Enrique Galván zuzendaria eta euskal federatutako erakundeetako ordezkariek hartu zuten parte. Presidenteak balioan jarri zituen euskal erakundeen lorpenak, duten bazkide kopuruarengatik eta zerbitzu sarearen kalitatearengatik, eta azpimarratu zuenez Gorabideko lana “denboran iraunkorra eta aktiboa”.

 

Plena Inclusionen misioaren eboluzioak gure pertsonen eta familien bizi kalitatea hobetzen laguntzera eraman gaitu.
“Ezinbesteko aldaketa zen. Lanaren ardatz bihurtu dugu pertsona bakoitza eta familia bakoitza, euren bizimoduaren protagonista bihurtuta; ahal den guztian laguntzen diegu euren bizitzako proiektua garatu dezaten. Ez da euren ordez egitea, erraztea da, kontuan izanik euren beharrak, nahiak eta behar dituzten laguntzak. Eta bizi proiektu horretan guztian agente bat gehiago gara, beste askorekin batera, hala nola, lan ingurua, familiak, ingurune naturalak… horregatik “lagundu” hitza kutsu garrantzitsua duen urratsa da”.

Plena inclusionen helburuetako bat da elkartegintzan aldaketa eta belaunaldien erreleboa egitea.
“Bizigarria nahi dugu, behar beharrezkoa da eta. Familia gazteen inplikazioa ez ezik familia zabalarena ere behar dugu: neba-arrebak, koinatu eta koinatak… Funtsezkoa da jatorriaren ezagutza eta etorkizunera begira egindako lana konbinatzea, jarraipena bermatzeko, gurearen moduko elkarte mugimendu batean behar den indarra eta adorea izateko, eta eskubideak aldarrikatzeko talde garrantzitsua izateko”.

Familien parte hartzea ezinbestekoa delako.
“Aurrera egiteko, familiek erantzunik onenak eskatu behar dizkiegula elkarteei, egia da, baina gure aldetik ere lan egin behar dugu, euren alde egin eta erakundean lagundu. El kar – teak ez dira makina hornitzaileak, izatekotan ere, txalupa baten antz handiagoa dute, izan ere denok nora bide berean egiten badugu arraun urrunera iritsi gaitezke”.

Baita ere, eraldaketa prozesu, kalitate, berrikuntza, sareak eta itunnetarako apustua dago.
“Apustua egin da eraldaketa, kalitate, berrikuntza, sare eta hitzarmen prozesuetarako. Horrela da, eraldaketa etengabeko prozesua da, gure lan egiteko moduan, zentroetan eta zerbitzuetan. Berrikuntza eta lankidetzaren alde egiten duen mugimendua gara. Gure adimen kolektiboa da dugun ondasunik handienetakoa. Jen de sortzailea, baliodun proposamenak sortzeko gai dena eta, eskuzabaltasunez, besteen eskura jartzen dituena”.

Eta nola ikusten da Plena inclusionen ikuspegitik Gorabideren profila?
“Zalantzarik gabe, Gorabide erakunde erreferentea da Plena inclusionen mugimendurako, garapen mailagatik, bai kudeaketa aurreratuaren ereduan, bai estrategia horien orekan ondo finkatutako proiektu batean, familia oinarri duen elkartea da, ingurunearekin lotura sendoa duen talde profesional handia. Proiektu hau denboran iraunkorra eta aktiboa egitea oso lorpen kolektibo garrantzi tsua da, zalantzarik gabe”.