Gure erabiltzaileetako hiruk BBK Kunak eta UN Etxeak sustatutako komunitate intersekzional eta kulturartekoan parte hartu dute
Ana Mota, Conchi Basabe eta Javi MartÃnez-Inchausti dira BBK Kunak eta UN Etxeak (Unescorako Euskadiko elkartea) sustatutako Kulturarteko Bitakora Koadernoa ikaskuntzakomunitatean parte hartu duten gure elkarteko hiru erabiltzaileak. Jatorri, kultura, adin, genero, erlijio, gaitasun edo funtzionalitate desberdinetako beste 16 partaiderekin batera, denek ere ezaugarri bera dutela, beren profil artistikoa, hain zuzen ere, Bizkaiko gizartean elkarrekintzan nola aritzen garen, nola sentitzen dugun, elkarrekin nola bizi garen eta nola parte hartzen dugun hausnartzeko gunea sortu dute, artearen, sormenaren eta kulturaren bitartez, eta ikuspegi intersekzional eta kulturartekotik, Cruz Noguera aktore eta antzerkigileak dinamizatuta.
Martxotik azarora bitarteko 20 saiotan, ezberdintasunak indargune direla jabetu dira, bai eta hausnarketaren eta elkarrizketaren bidez aberasten gaituzten oinarrizko elementu bihurtzen direla ere. Parte-hartzaileen ahotsak giro ireki, zintzo eta loturarik nahiz aurreiritzirik gabean nahasita, tapiz kultural eta anitza sortu dute, elkarri entzunez, konfiantza izanez eta batera sortuz.
‘Amestutako Hiria’
Emaitza obra partekatua da, ‘Amestutako Hiria’, BBK Aretoko agertokian gizarte inklusiboago, berdinzaleago eta jasangarriagoaren adibide gisa aurkeztu dena. Protagonistak ikaskuntza-komunitatean parte hartu duten pertsonak eurak izan ziren, eta beren esperientzien, bizipenen, nahien eta itxaropenen berri emateaz gain, publikoa pentsamendu kritikoa sortzera gonbidatu zuten, inklusioaren, berdintasunaren, zuzentasunaren, giza eskubideen, aniztasunen aitorpenaren eta garapen iraunkorraren aldeko apustua egingo duten gizarteetarantz aurrera egiteko moduari buruzko ametsa sortzera.
Esperientzia berritzaile honi esker, gure ingurunean parte hartzeko modu berriak aztertu dituzte. Gure erabiltzaileak beren erosotasun-eremutik atera dira, eta, ekarpen esanguratsuen bidez, ikasteko eta partekatzeko aukera izan dute. Horrela, are gehiago ikusarazi dute adimen desgaitasuna, baina oso ohikoa ez den alderditik: sormena, baterako sorkuntza, elkarrizketa eta desberdinen arteko interakzioa.