Bizkaiko Foru Aldundiak Udalekuak 2023 udako kanpainan inskribatzeko epea ireki du. 2010-2016 bitartean jaiotako pertsona guztiak parte hartu ahal izango dute. Programak uztailean garatuko dira, 7 eguneko txandatan. Eskaerak aurkezteko epea 2023ko martxoaren 20tik martxoaren 29ra (arratsaldeko 13:30etan) bitartekoa izango da.
Inskripzio telematikoa
Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa erabiliz soilik egin daiteke inskripzioa (sakatu estekan sartzeko). Eskaera egin ahal izateko, derrigorrezkoa da identifikazio elektronikoko agiri bat izatea: Bak, BakQ, NAN elektronikoa edo beste ziurtagiri digitalen bat.
INFORMAZIO GEHIAGO:
Gorabideko Aisia eta Astialdiko Arloa
tiempolibre@gorabide.com
Tel. 94 443 12 10