Berriak

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Irteera terapeutikoak alarma-egoeran

2020/03/24

Desgaitasuna duten pertsonen artean badaude jokabide nahasmenduak dituztenak, eta nahasmendu horiek larriagotu egiten dira konfinamendu egoeran. Kasu horietan, pertsona horiek bide publikora irten daitezke, ezinbestekoa den kasuetan eta beharrezko denbora tartean, pertsona bakar batek lagunduta, betiere, covid-19 birusa ez kutsatzeko neurriak betetzen badira. Irteera terapeutiko horiek berme ... [Gehiago irakurri ]

Gure BBK SAIOA GORABIDE Zerbitzuak aktibo jarraitzen du

2020/03/20

Une zaila honetan, gure BBK SAIOA GORABIDE Zerbitzuak,bere gizarte-langileen taldearen bidez, adimen desgaitasuna duten pertsona guztiei eta beren senideei laguntza eta arreta ematen jarraituko du. Astelehenetik ostegunera, 8:00etatik 17:30era, eta ostiraletan 8:00etatik 15:00etara, zerbitzua eskura duzue 94 453 90 86 eta 661 580 198 telefonoetan, edo administracionsaioa@gorabide.com helbide elektronikoaren bidez. Halaber, ordutegi horretatik kanpo sortzen diren larrialdietarako, Bilbon bizi ez zaretenok Bizkaiko Foru Aldundiaren ... [Gehiago irakurri ]

Gorabideko zuzendaritza batzordeak eskerrak eman nahi dizkie elkarteko familia, langile, boluntario eta erabiltzaileei, egun bizi dugun egoera ulertzeagatik eta egiten ari diren ahaleginagatik

2020/03/18

Covid-19 koronabirusak eragindako osasun larrialdi egoeran gaude. Une zailak dira, zinez, eta Gorabide osatzen dugun pertsona guztiok ahal duguna egiten ari gara ezarritako neurriek adimen desgaitasuna duten pertsonei ahalik eta gutxien eragiteko. Hasiera-hasieratik, eskumena duten agintarien gomendioei jarraitu diegu, eta oso argi izan dugu erabiltzaileak direla gure lehentasun nagusia. ... [Gehiago irakurri ]

Eskola-aldiaren ostean

2020/03/16

Adimen desgaitasuna duten pertsonentzako trantsizio une garrantzitsu bat derrigorrezko eskolatze aldia amaitzen denean gertatzen da, eta beharrezkoa da haien behar, interes eta gaitasunetara ondoen egokitzen den baliabidea aurkitzea. [Gehiago irakurri ]

“Orain geure burua askoz gehiago baloratzen dugu eta seguruago sentitzen garaâ€

2020/03/08

Adimen desgaitasuna duten emakume batzuk ahalduntzea lantzen ari dira Deustuko Unibertsitateak egindako ikerketaren ondorioz sortutako bi taldetan [Gehiago irakurri ]

Sexu heziketari buruzko tailer berriak

2020/02/28

BBK-k kofinantzatutako proiektu batean, nerabe, bikote, autogestore eta LGTBI+ taldeentzako saioak antolatzen ari gara, eta solasaldi ireki bat gure erabiltzaile guztientzat [Gehiago irakurri ]

5.000 parte-hartzaile baino gehiago gure Goratu Programan

2020/02/13

2014an hasi zenetik, gure Goratu Programan 5.000 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte. Guztira, 210 saio egin dira, eta horietan adimen desgaitasuna duten pertsonek beren errealitateari buruzko hitzaldiak eman dituzte hainbat interes-talderentzat. Lehen eta Bigarren Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta unibertsitate mailako ikasleek saio gehien hartu dituen kolektiboa da: 4.075 ikasle guztira. ... [Gehiago irakurri ]

Gure bosgarren Plan Estrategikora bidean

2020/02/03

Foto de Amir Hanna en Unsplash
Lorpen nagusiak 2016-2019 landaldian honako arloetan lortu dira: sareetako lana, konpromiso soziala, elkarte mugimendua biziberritzea, berrikuntza eta profesionalen garapena [Gehiago irakurri ]

Oporrak pazko-astean

2020/01/31

Apirilaren 14tik 20ra Kataluniako kostaldera bidaiatzeko 76 plaza eskaintzen ditugu, Imserso - Plena Inclusión Turismo Jardueren Deialdia barruan, Imserso erakundeak diruz lagunduta: Plena In clusiónaren opor-eskain tzaren barruan. [Gehiago irakurri ]