Dibertsioa eta laguntza familian

2024/01/22

Gure 'Ondo pasa familian' programaren barruan 2023an antolatutako zortzi jardueretan 166 parte-hartzaile izan ziren

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Swing-kontzertua dantza-saio batekin, bisitak Zugaztietara, Muñatones gaztelura eta Guggenheim Museora; bi goiz-zinema; mendi-ibiliak Urduliz aldean edo surf Bakion izan dira gure ‘Ondo pasa familian’ programako jarduerak 2023an, non 166 parte-hartzaile izan ditugun. Sionarak, Nicolás, Manuela eta Mateusen amak, honela definitzen ditu: “Laguntasun, enpatia eta pozako zirkulu bat. Ikaragarri gozatzen dugu irteera bakoitzean eta oroitzapen apartak gditugu gogoanâ€.

Programa honen helburua gure familien ongizatean eragitea da, familia osoa inplikatuko duten jarduera ludikoen bidez. “Egun, benetan aberasgarriak dira familia osoarentzat; atsegina da partekatzea eta beste familiengan geure burua islatuta ikustea†dio Pablok, Maitaneren aitak. “Jarduerez nire ahizparekin batera gozatzeko aukera ematen didate†dio esker onez Marisak, Olgaren ahizpak. “Biziki gustatzen zait Gorabiderekin paseatzea. Lagun betaurrekodun bat dut , eta hondartza zoragarri batean surfean aritu gara†azaldu du Mateusek.“Beste ume batzuk ezagutzen ditudalako atsegin dut joatea†dira Ãlexen hitzak. Eta, Albaren ustez, jarduera “ikusgarriak†dira.

Konfiantza eta laguntza
Dibertsioaz gain, plan hauek konfiantzaz jarduteko eta elkarri laguntzeko sare egonkorraren sorrera sustatzen dute. “Txangoen gauzarik onena da zure seme-alabak diren bezalakoak izan daitezkeela, taldeko guztien esperientziak oso antzekoak izaten direlako. Enpatia eta adiskidetasuna topatzen dituzu, eta uneez goza dezakezu†azpimarratu du Mauritik, Nicolás, Manuela eta Mateusen aitak. “Beste familia batzuekin elkartzeak gure antzeko egoerak bizi dituen jendea ezagutzea ahalbidetzen digu. Horrek egunerokotasuna kudeatzeko ideia berriak ematen dizkizu†adierazi du Ãlexen ama Olgak.

Jarduera gehiago 2024an
Partaideen iritziek datorren urtean proposamen gehiago egiten jarraitzera bultzatzen gaituzte. Gorabideko bazkideak asteburuetan egiten ditugun familia-jardueren programa ezagutzera eta bat egitera animatu nahi ditugu.

Jardueraren bat proposatu edo parte hartu nahi baduzu, Johanna Lópezengana jo dezakezu, johannalopez@gorabide.com helbidera idatziz edo 661 590 455 telefono-zenbakira deituz.