Pact by BBKn parte hartzen dugu

2024/03/21

Programa honek berdintasuna eta tratu ona jarriko dituzte Bizkaiko gazte eta nerabeen arteko harremanen erdigunean, ikaskuntza, esperientzia eta akordioetatik abiatuta

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Gure elkartearen 15 erabiltzaile Pact by BBK izeneko prestakun tzabizipeneko programan parte hartzen ari dira, gazte eta nerabeek beren harremanen eraikuntzatik berdintasunari eta tratu onari buruz hausnar dezaten antolatuan.

Bost saiotan, berdintasunezko bizitzarako gaitasunak garatzera bideratutako jarduerak egingo dituzte, eta, zalantzak, adostasunak eta ikaskuntzak partekatuz, tratu onerako ituna osatuko dute. Horrela, bestelako harreman-eredua eraikiko dute, beren gogoeta arduratsua oinarri baliozkotutako berdintasunerako balioekin.

Antzerki-inspirazioa
Programa generoan aditua den talde batek zuzentzen du, eta La Dramática Errante konpainia artistikoak antzerki-dinamikak bideratuz parte hartzen du. Prozesu hau BBK Aretoaren hurrengo antzezlanaren gidoirako oinarri eta inspirazio izango da, 2025ean.