Hobekuntzak desgaitasuna dutenek DBE eskuratzeko

2024/03/28

Gure BBK SAIOA GORABIDE taldeko informazioa

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Inklusiorako eta Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren Legea (14/2022 Legea, abenduaren 22koa) eta haren erregelamendua indarrean sartu zirenetik, desgaitasuna duten pertsona gehiagok jaso dezakete Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE). Eta Gorabidek, Fevas Plena Inclusión Euskadiko beste erakunde batzuekin koordinatuta, Legearen aplikazioari dagokionez gertatzen diren salbuespenezko egoera guztiak eta hura garatzen duen erregelamenduaren nobedadeak detektatzeko lan egiten du, Legeak desgaitasuna duten pertsonei mesede egiten dieten zenbait alderdi aldatu eta hobetu baititu.

Besteren artean, honako hau, oso garrantzitsua: desgaitasuna duten adinez nagusiek, ardurapeko seme-alabagatiko familia-prestazio bat jaso dezaketenek, pentsiodunentzako DBE eska dezakete. Beste berrikuntza batzuek ere hobetu dute desgaitasuna duten pertsonek prestazio ekonomiko hau eskuratzeko aukera, hala eskatutako erroldatze-denborari dagokionez (19. artikulua) nola salbuespenezko bizikidetzaunitatetzat joak izateari dagokionez (26. artikulua).

Legearen arabera, pentsiodunak unitate ekonomiko independentea izan daitezke familia-nukleoaren barruan. Gainera, pentsioduntzat erretiroagatiko, ezintasun iraunkorragatiko, alarguntzagatiko eta Zahartzaro eta Baliaezintasuneko Derrigorrezko Aseguruko (ZBDA) kotizaziopeko pentsioen onuradunak jotzen ditu; edo baliaezintasunagatiko eta erretiroagatiko kotizazio gabeko pentsioen onuradunak, edo zurztasunagatiko pentsioenak erabateko ezintasun iraunkorreko edo baliaezinta sun handiko kasuetan; bai eta ardurapeko seme-alabagatiko familia-prestazio bat jaso dezaketen adineko pertsonak eta Gizarte Ongizateko Funtseko prestazio ekonomikoren bat aitortuta dutenak ere.

 

BBK SAIOA GORABIDE
administracionsaioa@gorabide.com
Tel. 94 453 90 86