Gaitasun sozialak indartzea adimen desgaitasuna duten gazte-talde batean

2023/09/28

Autokudeaketa-programa berri batek komunikaziorako zailtasunak, gizartearen ulermena eta egokitzapena lantzen ditu

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Adimen desgaitasuna duten gazteen talde bat haien behar sozialei erantzuteko berariaz diseinatutako programak eta jarduerak egiten ari da, komunitatean duten partehartze aktiboa indartzeko, haien autonomia sendotzeko eta haien ongizate emozionalari mesede egiteko.

Martxoaz geroztik, gure elkarteko 17 eta 35 urte arteko zazpi erabiltzaile Bilboko La Perrera zentro soziokulturalean biltzen dira hileko asteazken batean, 17:30etik 18:30era. Askota ri ko gaitasunak lantzen dituzte saioetan, hala nola komunikazio eraginkorra, emozioak igartzea, gatazkak konpontzea edota enpatia sustatzea.

Eskubidea eta ahalmena
Gorabiden defendatzen dugu banako guztiek dutela erlazio-gaitasunak garatzeko eta indartzeko eskubidea eta ahalmena, haien artean ezberdintasunak izan arren. Gaitasun sozialen funtzioa funtsezkoa da pertsonen arteko interakzioan eta harreman esanguratsuak eraikitzeko orduan.

Adimen desgaitasuna duten gazteentzat erronka gehigarriak izan daitezke aipatutako gaitasunak. Izan ere, zailtasunak izan ditzakete komunikatzeko, gizartea ulertzeko edo hainbat testuingurutara egokitzeko. Eta alor horietan lan egiten du autogestio-talde berri honek.

Informazio eta izen-emateak:
johannalopez@gorabide.com
Telefonoa: 661 590 455 (Johanna)