Goratu Programan talde berria sortu dugu adimen desgaitasuna duteentzako aisia garrantziari buruz sentsibilizatzeko

2018/04/19

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Gure Astialdiko Zerbitzuko sei erabiltzailek talde bat sortu dute hitzalditxoak emateko Goratu Programaren barruan, adimen desgaitasuna dutenentzat aisiak duen garrantziari buruz. Horretarako, gaitasun prozesua jarraitu dute eta euren materialak sortu dituzte 2017an, kontuan izanik zer eta nola kontatu nahi zuten, eta hasierako taldeko bi boluntarioren laguntza ere izan zuten, talde horrek lau urte daramatza adimen desgaitasuna dutenen errealitateari buruzko saioak eskaintzen.

Behin oinarriak ezarrita, aurten hitzaldiak ematen hasi dira, eta hasiera ezin harrigarriagoa izan da: Deustuko Unibertsitateko Gizarte Inklusio eta Desgaitasuneko Masterra. Ondoren, beste lau saio eman dituzte, Bizkaiko Gurutze Gorriko Prestakuntza Zentroan, Durangaldeko Elkartean eta bi prestakuntza saio gure Astialdiko Zerbitzuko boluntarioentzat.

Euren aurkezpenean azaldu duten moduan, lehenengo pertsonan hitz egiten dute euren astialdia dibertigarria eta atsegina izateari ematen dioten balioaz, zein jarduera egin nahi duten erabakitzeak duen garrantziaz, aisiako jarduerez gozatzeko beharko duten laguntzaz, eta horretarako boluntarioek duten garrantziaz, izan ere boluntarioak ezinbesteko laguntzatzat dituzte euren bizi kalitatea hobetzeko modu horretan.