Dagoeneko eska daitezke udarako plazak

2024/01/02

Izen-ematea gure webgunearen bidez egiten da, urtarrilaren 31ra arte

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Urtarrilean zehar, 2024ko Udako Aisia eta Astialdiko Programetan parte hartzeko eskaera egiteko epea zabalik egongo da. Izen-emateak gure webguneko inprimakia (gorabide.com/uda) betez egin behar da, ordenagailuan, tabletan zein sakelako telefonoan. Salbuespenez, horrela egin ezin duten pertsonen eskaera aurrez aurre kudeatuko da.

Jarduerak uztailean eta abuztuan egingo dira, eta zortzi eguneko bidaiak izango dira (zazpi gau), azken urteetan egun bat baino gehiago, bai eta eguneko sei irteerako txandak ere, bi astetan banatuta. Programa bien helburua udaz familia-testuingurutik kanpo gozatzeko aukera ematea da, harreman sozialak bultzatzeko eta ingurune komunitarioetan aisialdiko jarduera atsegingarriak egiteko.

Horretarako, boluntarioen laguntza izango dugu, udako programetan esperientziak eta une ederrak partekatzeko konpromiso eta ilusioa dutenena, hain zuzen ere. Gainera, Bizkaiko Foru Aldundiak diruz lagundutako dira programa hauek.

Udalekuak eta Auzolandegiak
Hurrengo aldizkarietan, Bizkaiko Foru Aldundiaren Udalekuen (7-13 urte) eta Eusko Jaurlaritzaren Auzolandegien (14-3 urte) berri emango dugu.