Euskaliten Europako Astean ezagutza partekatu genuen

2023/10/23

Digitalizazio, iraunkortasun, pertsonalizazio eta berrikuntzari buruzko jardunaldi bat antolatu genuen, gure eta aliatuak diren beste bi erakunderen esperientziekin

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Euskalitek koordinatzen duen Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen barruan, ‘Digitalizazioa, pertsonalizazioa, iraunkortasuna eta laguntzetarako berrikuntza’ jardunaldia antolatu genuen. Hirugarren sektorean komunak ditugun erronka estrategikoak jorratu genituen, Ampros (Kantabria) eta San Cebrián Fundazioarekin (Palentzia). Gainera, Fevas Plena Inclusión Euskadik eta Bizkaiko Foru Aldundiak ere parte hartu zuten.

Digitalizazioa
Txema Francok, gure zuzendari kudeatzaileak, laguntzak digitalizatzen hasteko atariko fasea nola egin azaldu zuen: beharrak detektatu eta aztertu, irizpide eta eskakizun teknikoak ezarri, eta irtenbide teknologikoei buruz ikertu.

Pertsonalizazioa
Gema Perníak, Amproseko Laguntzen zuzendariak, plan pertsonalen prozesua nola finkatu duten azaldu zuen, erabiltzaileek beren etorkizuna planifikatu ahal izateko planena, hain zuzen ere, haien nahiak eta interesak kontuan hartuta.

Iraunkortasuna
Eva Del Ríok, San Cebrián Fundazio Taldeko kudeatzaile nagusiak, iraunkortasunerako erakunde-eraldaketarako prozesua azaldu zuen, berrikuntzaren, lankidetzaren, eskuzabaltasunaren, gardentasunaren, zorroztasunaren eta kolidergoaren bidez.

Berrikuntza
Diana Cabezasek, gure Orientazio eta Laguntza Teknikoko zuzendariak, elkartearen misioa estrategietan, planetan, programetan eta ekintzetan zehazteko darabiltzagun erantzun berritzaileak deskribatu zituen.

Erakunde-ikuspegia
Maite de Iturratek, Bizkaiko Foru Aldundiko Administrazio eta Gizarte Sustapeneko zuzendari nagusiak, etorkizuneko erronkei aurre egiteko egiten ari garen lana balioetsi zuen, bai eta digitalizazioa bereziki nabarmendu ere, “kalitatezko laguntzak bermatu eta bestela eman ezin izango liratekeen zerbitzuak eman ahal izatekoâ€.

Eta Valeria García-Landartek, Fevas Plena Inclusión Euskadiko zuzendari kudeatzaileak, desgaitasuna duten pertsonen eskubideak eta GJHekin duten lotura jorratu zituen, baita Plena Inclusión elkarte-mugimenduaren erronka estrategikoak ere.


Beste erakunde batzuek
zenbait erronka garrantzitsuri
nola egiten diegun aurre jakiteko
hitzaldiak antolatu ditugu.
Erronkak hauek dira:
– teknologien erabilera,
– laguntza pertsonalak,
– erakundeak ez desagertzea
– eta berrikuntza.