Gure 60. urteurrenaren diseinu, kudeaketa eta hedapen iraunkorra Bizkaiko Foru Aldundiak eta Euskalit erakundeak deitutako lehendabiziko Jardun Onen Binklusion Sariketako finalera iritsi da. Epai mahaiak gure kostu apaleko eta inpaktu handiko ospakizun-proposamenaren berrikuntza, eraginkortasuna eta iraunkortasuna balioetsi ditu, beste erakunde batzuen aldetik errepikatua izateko erraztasunarekin batera.
Partekatu Sarea
Gainera, proiektu hau Partekatu Sareko azken topaketan aurkeztutako jardun interesgarrienetako bat izan da, Adimen desgaitasunaren arloko beste bederatzi erakunderekin parte hartu dugularik. Aurkezpenean haren ikuspegi, estrategia, diseinu, plangintza eta hedapenaren nondik norakoak azaldu ditugu, gure interes-taldeak balioan jarri eta ahalik eta inpaktu handiena lortzeko baliagarri izan zaizkigunak.