Familien-gogobetetasun zortzigarren inkesta egingo dugu gure zerbitzuak hobetzeko

2019/05/02

Ekaina eta uztaila bitartean, gure zentro eta BBK SAIOA GORABIDE zerbitzuarekin gogobetetasuna aztertuko dugu eta, irailetik urrira, gure Astialdiko Zerbitzuarena

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Gure etengabeko hobekuntzarako estrategiaren barruan, zortzigarren inkesta egingo diegu familiei, galdetegi labur bat erabiliko dugu jakiteko zein gogobetetasun maila duten eskaintzen ditugun zerbitzuekin, erresidentzia, etxebizitza, eguneko zentro eta BBK SAIOA GORABIDE zerbitzu an, eta Astialdiko Zerbitzuan ere bai.

Gogobetetasun inkestak postaz helduko dira etxeetara, ekainean (zentroei buruzkoa) eta irailean (Astialdi ko Zerbitzuari buruzkoa). Oso garrantzitsua da galdetegi hori betetzea, izan ere jasotzen den informazioak beharrak eta hobetu beharreko arloak antzemateko balioko du, baita familiek zerbitzuetan duten protagonismoa gehitzeko ere. Hori guztia, egin beharreko hobekuntzak egiteko eta gogobetetasuna handitzeko izango da.

Galdetegiarekin batera, zigilurik behar ez duen gutun-azala bidaliko da inkesta EDE Fundaziora ezer ordaindu gabe bidaltzeko, han kudeatuko dute lortutako informazioa, eta ziurtatu egingo dute prozesuan gardentasuna egon dela eta erantzunen anonimotasuna eta konfidentzialtasuna bermatuko da.

Tratamendu estatistikoa egin ondoren, EDE Fundazioak txosten orokorra egingo du, guk familiei aurkeztuko diegu zentroetan, aurreko urteetan bezala, eta aldizkari honetan eta gure web orrian argitaratuko ditugu emaitzarik garrantzitsuenak.

Bestalde, zentro bakoitzak jasoko ditu familiek antzeman dituzten hobetu beharrekoak eta, talde guztiaren prozesu parte hartzaile batekin, urteko planen barruan sartuko ditu.

Galdera nagusiak
Gure zerbitzuekiko gogobetetasuna neurtzeko, inkestan arlo hauek ebaluatzen dira: Lehen aldiz joatean izandako harrera; eskaintzen dituzten laguntzak, jarduerak eta autonomia maila; egoeraren egokitasuna eta instalazioen garbitasuna; profesionalen taldeen arreta eta irisgarritasuna; irtenbideak bilatzeko azkartasuna; laguntzak planifikatzen parte hartzeko aukera; nahiak eta lehentasunak aintzat hartzea; Gorabidek ingurumenaz duen ardura eta jasotako informazioa.

Astialdiko Zerbitzuaren kasuan, gainera, boluntariotzarekin edo oporretako helmugekin izandako gogobetetasunaz galdetzen da.

Boluntarioen gogobetetasuna
Irailetik aurrera, gogobetetasun inkesta egingo diegu gure boluntarioei, jakiteko pozik dauden harrera, prestakuntza eta laguntzarekin edo parte hartzeko bideekin. Haiek duten konpromiso maila eta jarraitzeko asmoak ere neurtuko ditugu, eta zein neurritan transmititzen dituzten gure balioak ere bai.


IRAKURKETA ERRAZA

Familiei galdetuko diegu

pozik dauden gure zerbitzuekin.

Inkesta honen bidez,

zein premia dauden jakin ahal izango dugu.

Familiak pozago egon daitezen ere

hobekuntzak egin ahal izango ditugu.

Gainera, zerbitzu eta elkarteko protagonista

handiagoak izatea lortuko dugu.