Gorabide Eguna 2019: Gure Sexualitate Plana aurkeztu dugu

2019/09/11

Dibulgazio-ekitaldiaren ondoren, gure ohiko jai-euritakotada ospatu dugu Bizkaia Plazan, adimen desgaitasunaren pertsoneko inklusio osoaren alde

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

57. urteurrenaren ospakizunaren baitan, Gorabidek Sexualitate Plana aurkeztu du. Adimen desgaitasuna duten pertsonei beren sexualitatearen garapenean ahalik eta ondoen laguntzeko metodologia berritzailea bat diseinatu da.

Aurkezpen ekitaldian hirugarren sektoreko eta erakunde publikoetako hainbat ordezkari izan dira, eta honakoek ere parte hartu dute: Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea; Sergio Murillo, Gizarte Ekintzako ahalduna; eta Beatriz Artolazabal, Gizarte gaietako sailburua.

Gure presidente berriak, Susana Gorbeñak, interbentzio txanda bat ireki du, proiektu hau gure berrikuntza agendari lotuz. Gure agenda esperientzia pilotuen zabalkundearen bidez gauzatu da, hartzaile diren pertsonen inplikazioa bilatuz, balio erantsia lortzeko aliantzak eginez, baterako sorkuntza arloko dinamikak antolatuz eta esperientzia orokortuz eta sistematizatuzâ€. Kasu honetan, lortutako emaitza oso metodologia erabilgarria da, pertsona bakoitzak dimentsio sexualean dituen nahiak, beharrizanak eta ametsak identifikatzeko, eta horiek burutzeko beharrezko laguntzak zehaztekoâ€. Gainera, adierazi du “atzemandako nahiak eta laguntzak sistematizatu eta laneko plan eta helburu bihurtzeko eredua proposatzen†duela, eta “arazo edo zailtasunetan zentratutako ikuspegitik urruntzen den ikuspegi positiboa eskaintzen†duela.

“Ez tabua, ez mitoaâ€
Bestalde, Gizarte Politikako sailburuordeak esan du sexualitatea ez litzatekeela tabua edo mitoa izan beharko adimen desgaitasuna duten pertsonei dagokienez. Zentzu horretan, gizarte osoaren lankidetza eskatu du: “mitoak alde batera utzi eta berdintasunean hezi behar ditugu pertsona guztiak, sexualitatea naturaltasunez eta segurtasunez bizi dezatenâ€. Gizarte Ekintzako ahaldunak “Printze txikia†obrako pasarte bat erabili du azaltzeko “funtsezkoa ikusezina delaâ€, eta gure Sexualitate Planaren inguruan esan du proiektu berritzaile dela, Gorabidek gizarte aurreratuak eraikitzeko garapenean egindako ekarpena. Asmoa da pertsonen beharrizanen hierarkian maila altuagoa bat lortzea.

Azkenik, Bilboko alkateak nabarmendu nahi izan du pertsona guztiek eduki behar dituztela eskubide berberak, bizitzako aspektu bakoitzean garatzeko:  Profesionala, soziala, lan arlokoa eta, noski, intimo eta pertsonalena, sexualitatearenaâ€. Aurrerapen bakoitzak eskatu duen “lana, esfortzua eta dedikazioa†aipatu zituen, eta estereotipo asko apurtu direla, tabu asko. Baina merezi izan du, gaur egun gizarte bidezkoago bat daukagulako, inklusiboagoa… eta norabide horretan jarraitu behar dugu.

Errealitate ukaezina

Sexualitate Plana Gorabidek 2012tik garatzen duen afektibitateari eta sexualitateari buruzko programatik sortu da. Programa horretan adimen-urritasuna duten 140 pertsonak parte hartzen dute, eta egungo fasean BBKren babesa du. Ezarri zenetik, duela hilabete batzuk, gida honek 30 pertsona ingururengan izan du eragina. Proiektu honen oinarri nagusietako bat pertsonen bizitzan aldaketak eragitea da. Beraz, banakako proiektuetan gauzatutako dinamika planteatzen du, adimen desgaitasuna duen pertsonak eta konfiantzazko laguntzaile batek osatutako proiektuak, hain zuzen. Prozesuan zehar, harremanen perspektiba, pertsonengan oinarritutako plangintza, autodeterminazioa eta bizi-kalitatearen eredua dira funtsezko elementuak.

Tresna honen bidez, adimen desgaitasuna duten pertsonen sexualitateari buruzko ikuspegia zabaltzen da, begirada positibo bat sortzen da eta iruditeria kolektiboan errotutako mitoak alde batera uzteko aukera ematen da, hala nola, desgaitasuna duten pertsonak asexualak edo hipersexualak direla, beren sexualitatea berezia dela, ezin dutela bikotekiderik izan, eta abar. Javi Bengoa, Sexualitate Planaren ardura daukan psikologo eta sexologoaren esanetan, “balio etikoen eta eskubideen izenean eman beharreko erantzuna da. Izan ere, sexualitatea gizakiongan dagoen errealitate ukaezina da, baina adimen desgaitasuna duten pertsonen kasuan, eskubideen ikuspuntutik aldarrikatu beharra dagoâ€.

Aurkezpena baino lehen, Enrique Galvánek, Plena Inclusión konfederazioko zuzendariak, sarrera txiki bat egin zuen. Adimen desgaitasuna duten pertsonen eskubideen esparruan kokatu du sexualitatea. “Pertsona guztiek dute identitate sexuala, jaiotzez, baina adimen desgaitasuna duten pertsonek hori garatzeko baldintzarik ez dagoâ€, azaldu du. Gai hau elkarte mugimenduaren eta gizarte osoaren barruan oraindik ere konpondu beharreko kontu bat dela uste du, eta aurrera egin behar dugula “gure norabidea markatzeko diagnostiko baliagarrien bidezâ€.

[Sexualitate Planaren inguruko gida eskura dago gorabide.com/plan-sexualidad loturan]

Iñigo Pombo, Gorabideko Ohorezko Kidea
2019ko Gorabide egunaren ospakizunean, Iñigo Pombo Gorabideko Ohorezko Kidea izendatu da, bizitza osoan babesgabetasun egoeran dauden pertsonen alde erakutsitako jarrera eta konpromisoagatik, batez ere, adimen desgaitasuna duten pertsonekiko. Bereziki aipatu behar da Pombo jauna gure elkarteko boluntario izan zela 70eko hamarkadan, eta garun-paralisiaren ataleko lehenengo arduraduna.

Bere hitzaldian, eskerrak eman dizkio Gorabideri, izendapenagatik. “Elkarte honetan boluntario gisa hasi nintzen, nire emaztea ezagutu nuen, duela 41 urte ezkondu ginen, eta nire ibilbide profesionala hasi nuenâ€. Honakoa gaineratu du: “Gorabideren ezaugarriren bat nabarmendu beharko banu, doakotasuna aipatuko nuke; ezeren truke zerbait ematea. Hain merkantilizatua dagoen gizarte batean, lasaigarria da horiâ€.

Ekitaldi instituzionalaren ostean, adimen desgaitasunarekin lotura duten 400 pertsonak jai giroko euritako-irekiera batean parte hartu zuten, Bizkaian Plazan. Horren bidez, ikusarazi nahi izan zen denok osatzen dugula gizartea, baldintza berberetan, “Euritako beraren azpian†lelopean, adimen desgaitasuna duten pertsonen erabateko gizarteratzean lagunduz.

Gainera, arratsaldez, familiekin batera elkartu gara Itsasmuseum Bilbao museoan. 100 pertsonatik gora bertaratu dira gure Sexualitate Planaren berri jaso eta horren inguruko zalantzak argitu eta hausnarketak partekatzeko.