LaLiga Genuineko lehenengo lagunartea ofiziala Athletic-ekoa da, eta adimen desgaitasunaren Bizkaiko elkarteetako familiek abian jarri dute

2019/11/11

Peña Genuine Athletic Club du izena, eta 180 pertsona baino gehiago batu ditu

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

LaLiga Genuine hastear dela, Athletic Fundazioaren taldea –gure elkarteko 15 erabiltzaile daudenean– txapelketa honetako lehenengo peña ofiziala dauka. Athletic Clubeko Lagunarteko Elkartea ideia sortu zen. Fundazioaren bidez, Genuine taldeko senide eta laguntzaile taldearekin jarri zen harremanetan, peña ofizial bat sortzeko asmoz. Hu rrengo inaugurazioan errealitate bihurtuko da asmo hori, Peña Genuine Athletic Club izenarekin eta 180 baino gehiago bazkideekin.

Peña Genuine Athletic Clubeko bazkideek ekitaldi hunkigarri batez ospatu zuten lagunarte honen hasiera. Aurresku ofiziala egon zen, taldeko bi kidek dantzatua, eta izan ziren Aitor Elizegi Athleticeko presidentea, Juan Carlos Ercoreca Fundazioko presidentea, baita Rafa Alkorta, Andoni Ayarza, Andoni Goikoetxea, Manolo Delgado, Peñako ohorezko bazkidea, eta Athleticeko batzordekideak ere.

Peñako presidentea, José María Gil, Jon Anderren aita da, LaLiga Genuinen jokatzen duen gure erabiltzai leetako bat. “Peña hau sortzea beste urrats bat da adimen desgaitasuna daukaten pertsonen kolektiboa Athleticen familia handian sartzeko bideanâ€, esan du. “Gure peñako kide izan, gurekin animatu eta taldearen balioak zabaldu nahi badituzu, gure kluba han handituz, idatzi helbide honetara: genuineathletic@hotmail.comâ€, animatu nahi izan du.