Familian jolas tailerra berria: txoko ‘ipuindua’

2019/11/22

Pasa den urteko jolas topaketan 80 pertsonak baino gehiagok parte hartu zuten, eta arrakasta ikusita, aurten ere errepikatuko dugu; oraingoan, ipuinen ikuspegia txertatuko dugu

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Parte-hartzeari buruzko hausnarketa taldearen “familien proposamenak familientzat” ekimenaren barruan, jendea oso gustura geratu zen pasa den urtean antolatutako jolas tailerrarekin. 80 pertsonak baino gehiagok hartu zuten parte. “Jolasaz gozatzeko ez dago adinik. Jolasteak erlaxatu egiten gaitu, animatu egiten gaitu, gauzak adierazten eta beste pertsona batzuekin konektatzeko laguntzen digu”, azaldu dute topaketaren antolatzaileek. Hori dela eta, esperientzia errepikatuko dugu, nobedaderen batekin: oraingoan, ipuinen magia izango dugu lagun.

“Denok oroitzen dugu txikitako ipuinen bat: Kontatzen zigun pertsonaren ahotsa, marrazkiak, pertsonaiak, eta abar. Ipuinek esperientzia, sentimendu eta balioei buruz hitz egiten digute. Beraz, ipuinen ikuspegia baliatuko dugu hainbat jarduera proposatzeko, gure ‘txoko ipuinduetan’. Jarduera batzuk lasaiak izango dira, beste batzuk mugituagoak, baina denak dibertigarriak eta adin guztietarako egokiak. Amaitzeko, askari familiarra izango dugu”, esan dute. “Arratsalde berezia prestatzen saiatuko gara!” adierazi dute.