Mexikora joan gara ezaguera partekatzeko hiru unibertsitate campusetan

2019/11/28

Pertsonengan zentratutako plangintza, irisgarritasun kognitibo, garapen pertsonal eta inklusiorako gaitasun profesionalen inguruko prestakuntza eman dugu 363 pertsonei

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Gure Familiako Esku Hartze arduraduna Mexikon izan da hitzaldi, tailer, solasaldi eta mintegiak irakatzeko CETYS Unibertsitateak Mexicali, Ensenada eta Tijuanan dituen campusetan. Saio horietara 363 pertsona bertaratu dira; horien artean, hezkuntza bereziko adituak, Estatuko Hezkuntza Sistemaren Ordez karitzako irakasleak, eta Psikologia, Goi Mailako Hezkuntza, graduondo eta doktoretzako ikasle eta irakasleak, familiak eta publiko orokorra.

Mexicaliko campusean, pertsonengan zentratutako plangintzari buruzko solasaldi bat egin zen; eremu irisgarri eta inklusiboei buruzko hitzaldi bat; eta adimen desgaitasuna duten pertsonen gizarteratzea sustatzera bideratutako gaitasun profesionalen inguruko tailerra. Guztira, 142 pertsona bertaratu ziren.

Tijuanan, gaitasun profesionalei buruzko bi tailer eman zituen; pertsonengan zentratutako plangintzari buruzkoa, eta adimen desgaitasuna duten pertsonen hazkuntza pertsonal eta garapenari buruzko hitzaldi bat. Guztira, 94 pertsona bertaratu ziren.

Eta Ensenadan, gizarteratzera bideratutako gaitasun profesionalen inguruko hitzaldi bat eman zuen; pertsonengan zentratutako plangintzari buruzko mintegi bat dinamizatu zuen, eta irisgarritasun kognitiboari buruzko hitzaldi bat eman zuen. Guztira, 127 pertsona egon ziren.