Gure BBK SAIOA GORABIDE Zerbitzuko informazioa
Aldundiaren aldetik egoitza, eguneko zentro edo etxebizitzetan leku bat esleituta duten erabiltzaileek eguneko prezio publiko bat ordaindu beharra dute, desgaitasuna duen pertsonaren diru-sarrera garbien portzentaje bati dagokiona. Erabiltzailearen diru-sarrera garbiak familia unitatearenak baino handiagoak direnean, ez dute ezer ordaindu beharko. 2020an ordaintzeko portzentajeak honakoak dira:
- 24 orduko lekuak Bizkaiko egoitzetan: %75 (gehienez ere 42,99 euro egunean).
- 24 orduko lekuak Bizkaitik kanpoko egoitzetan: %65 (gehienez ere 42,99 euro egunean).
- 16 orduko lekuak etxebizitza edo egoitzetan: %37,5 (gehienez ere 34,42 euro egunean).
- Eguneko zentroetako lekuak: %25 (gehienez ere 11,81 euro egunean).
Kasu guztietan, kalkulatu dugu erabiltzaileari urteko gutxieneko kopuru bat geratu behar zaiola.
2020. urtean 1.631,36 eurokoa izan da.
Etxebizitza eta egoitzetan, oporraldietan lekua erabiltzen ez bada (30 egun udan, 15 egun aste santuan eta 15 egun gabonetan), prezio publikoaren %40a ordaindu behar du. Egoitza, etxebizitza edo eguneko zentroko erabiltzailea ospitaleratu behar bada, %20a ordaindu behar du. Desgaitasuna duen pertsona ez bada familiarekin bizi, eragiketa hau egingo da prezio publikoa kalkula tzeko: diru-sarrera garbiak zati 1,5.
Erabiltzaileek edo legezko ordezkariek Aldundiko Gizarte Ekintza Sailari eman behar diote beren diru-sarreretan edota elkarbizitzaunitatean egon daitekeen edozein aldaketaren berri, aldaketa hori gertatzen den unean.
Informazio gehiago:
BBK SAIOA GORABIDE Zerbitzua
administracionsaioa@gorabide.com
Tel. 94 453 90 86