Internet eta sare sozialei buruzko tailerrak

2021/03/21

Basque Cibersecurity Centrek teknologia berrien erabilera seguruaren gakoak ezagutzen lagunduko digu

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Gure Familia Parte-hartze eta Prestakuntza Zerbitzuak gure familiei zuzendutako bi saioko tailerra antolatu du. Landuko diren gaiak: Interneteko segurtasuna, mugikorraren kontrola eta gehiegizko erabileraren prebentzioa, ziberbullying fenomenoa eta bestelako indarkeria mota batzuk. Bigarren saioa, gainera, praktikoagoa izango da eta asko erabiltzen diren sare sozial batzuei buruz hitz egingo da, hala nola Facebook, Twitter, Instagram, Youtube, TikTok, Twitch…

Tailer hau Basque Cybersecurity Centre erakundeak Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren lankidetzarekin eskaintzen dituen tailerren barruan dago. Gure ZUREKIN Programaren barruan sare sozialetako segurtasunari eta mugikorraren erabilerari buruzko saioa bezala. Saio hark eragindako interes handia dela eta, eta familien eskakizunei erantzuteko, eduki horretan sakontzen jarraituko dugu.

Edizio gehiago
Familiek gaiaren inguruko interesa adierazten duten neurrian, tailer honen edizio gehiago antolatuko ditugu. Horrela izanik, hala nahi duena gure Familia Parte-hartze eta Prestakuntza Zerbitzuarekin jar daiteke harremanetan, 94 443 12 10 telefonora deituz (Laura Cabezas), edo lauracabezas@gorabide.com helbide elektronikora idatziz.