Udarako lekua eska daiteke

2021/04/06

Posta arruntez edo posta elektroniko bidez soilik bidal daitezke formularioak

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Aurten, gure Astialdi Zerbitzuaren Udako Programa covid-19aren pandemiaren ondoriozko murrizketek baldintzatuko dute. Hori dela eta, aurreko denboraldiko formatua errepikatuko dugu. 95 leku eskainiko ditugu asteko egonaldietarako, eta 120 eguneko txangoetarako. Denak izango dira Bizkaian, uztailaren 1etik abuztuaren 29ra.

Astebeteko egonaldiak Lekeitio, Mungia, Balmaseda, Zugaztieta eta Durangon izango dira, eta talde txikietan egingo dira, unean uneko araudiaren arabera. Txangoen kasuan, txanda bakoitzak sei jarduera izango ditu, 15 egunetan banatuta. Kasu bietan, boluntarioek covid19aren prebentzioari buruzko prestakuntza jasoko dute, eta programan hasi aurretik PCR proba egingo dute.

Posta arruntez edo e-mailez
Eskaerak apirilaren 30era arte aurkez daitezke, soilik posta arruntez edo posta elektronikoz. Onarpen-baldintzak erantsitako jarraibideetan daude, beraz, irakurri arretaz, mesedez.

ESKAERA-INPRIMAKIA: gorabide-uda-2021-eskaera
(irekitzeko klikatu)

Emateko epea: Hasta el 30 de abril.
Posta helbidea: Servicio de Tiempo Libre de Gorabide
Licenciado Poza nº 14, 2º – 48011 Bilbao
E-maila: tiempolibre@gorabide.com
Telefonoa: 94 443 12 10