Astebeteko 15 egonaldi eta 54 eguneko irteera antolatu genituen Bizkaian, uztailean eta abuztuan, osasun-gomendioei jarraituz eta ahalik eta prebentzio handienarekin
Covid-19ak baldintzatutako beste uda batean, gure Aisialdi Zerbitzuak oporren programari eutsi dio, osasun-jarraibideetara egokituz. Astebeteko egonaldietarako 119 plaza eskaini dituzte Lekeition, Zugaztietan, Balmasedan, Mungian eta Durangon; eta 120 plaza eguneko irteeretan Bizkaian. Uztailean eta abuztuan, antolatu diren 24 taldeek itsasontziz egindako ibilaldiez, museoetara eta leku interesgarrietara egindako bisitez, piraguekin eta surfarekin lotutako jarduerez, eta askoz gehiagoz gozatu dute.
Alexandru Nichita uztailaren 1etik 13ra bitartean eguneko irteerak egin dituen gure erabiltzaileetako bat da, “Oso pozik lankideekin eta begiraleekin”. Gehien gustatu zaiona El Pobal Burdinolara egindako bisita izan da, “Nire aitona-amonen etxean, Errumanian, dauden tresna zaharrak gogorarazi zizkidalako”. Eta aitortu du: “Agian gehiago gustatzen zait horrelako jarduerak egitea eta lotara itzultzea, kanpoan bi aste pasatzea baino, covidik ez zegoenean bezala”.
Boluntariotza konprometitua
Michelle GarcÃa, berriz, pandemiak eragindako zailtasunak gorabehera, konpromiso eta inplikazio handia izateagatik nabarmendu diren 72 boluntarioetako bat da. Bigarren urtea du, eta uztailaren 5etik 11ra izan da Mungian, “Jarduerez, erabiltzaileez eta kideez gozatzen”. “Laburra eta arraroa covidagatik egin da”, baieztatu du. “Baina astebetean sortutako familia txiki bat bezalakoa izan da”, nabarmendu du. “Berriro errepikatu nahi dut, baina covidik gabe”, desiratu du.