Zaintzailea zaintzea

2021/08/06

Gure BBK SAIOA GORABIDE zerbitzuako informazioa

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Zaintzaileen estatutua eta familia eremuko zainketengatiko prestazio ekonomikoa arautzen duen Foru Dekretua argitaratu zenetik, Bizkaiko Foru Aldundiak hainbat neurri jarri ditu martxan mendekotasuna duten pertsonen zaintzaileen bizi-kalitatea hobetzeko eta pertsona horiei arreta emateko.

  1. FEZPE delako prestazioa bateragarri egitea eguneko zentro, zentro okupazional eta enplegu zentroetako arretarekin: Zerbitzu horien erabiltzaileak familia eremuko zainketarako prestazio ekonomikoaren onuradunak dira (FEZPE). Prestazio hori jasotzeko funtsezko baldintzak honakoak dira:
    • Mendekotasuna duten pertsonak (I, II edo III gradukoa) prestazio hori preskribatuta edukitzea bere Banakako Arreta Programan, eta Bizkaian erroldatuta egotea.
    • Zaintzaile nagusi eta ohikoa dena (ez profesionala, eta lotura familiarra duena) etxe berean erroldatuta egotea.
  2. Zaintzaileen gizarte segurantzako kuota ordaintzea: Estatuko Administrazio Nagusiak Gizarte Segurantzari ordaintzen dio kotizazio kuota. Hitzarmen berezi hau Banakako Arreta Programan zaintzaile ez profesional gisa izendatuta dauden pertsonei zuzendua dago. Beharrezko baldintza da Gizarte Segurantzan lanaldi osoko erregimenean edota langabezian alta emanda ez egotea. Eta 65 urtetik gorakoa izatekotan, ez izatea erretiro-pentsio baten, ezgaitasun iraunkorraren edota alarguntsa-pentsioaren titularra.
  3. Urtean 15 egunez atseden hartzea: Egoitza pribatuetan urtean 15 egunez atseden hartzeko aukera bermatzen da, zerbitzuari lotutako prestazio ekonomiko baten bidez. Baliabide hori ez da bateragarria zentro publikoetako beste egoitza-egonaldi batzuekin.
  4. Zaintza-lana erraztera bideratutako laguntza-produktuak (Gizatek): Abenduaren 30eko 211/2019 Foru Dekretuan, diruz lagundu daitezkeen laguntzaproduktuen katalogoa argitaratu da, autonomia pertsonala handitu eta zaintza lana errazteko xedez.
  5. Zainduz Programa: Autozainketa errazten duten ezagutza eta teknikak eskuratzeko prebentzio-ekintzak eta laguntza psikosoziala.

Informazio gehiago:
BBK SAIOA GORABIDE Zerbitzua
administracionsaioa@gorabide.com
Tel. 94 453 90 86